Euskaraz hitz egitea debekatua zegoela jakinarazi zuten Donostiako agintari frankistek

Duela
89
urte

1937ko maiatzaren 29an,

Euskaraz hitz egitea debekatua zegoela eta salaketak jarriko zituztela jakinarazi zuen Donostiako agintari frankistek zirkular bidez. Guardia Zibikoa izeneko erakundea sortu zuten kalez jantzita joaten ziren goardiekin, inork ez zuela gaztelania ez zen "hizkuntza zein dialektorik" hitz egiten bermatzeko.

Erregimen frankistak euskara gogor jazarri zuen, batez ere hastapenetan, hizkuntza bizitza publikotik ia desagerrarazita. Salatua izateko beldurra gailendu zen eta hizkuntzak nabarmen egin zuen behera.

Iturria:

Xabier Irujo eta Iñigo Urrutia, Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023). (Ivap).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.