Juana Mir kazetari iruindarra fusilatu zuten frankistek, prentsan idazten zuen emakume bakanetakoa

Duela
87
urte

1937ko abuztuaren 05an,

Juana Mir Garcia kazetari eta idazle iruindarra fusilatu zuten frankistek Derion. Prentsan idazten zuen emakume bakanetakoa zen Espainiako Errepublika garaian. Bilboko La tarde egunkariko La mujer escribe zutabean frankisten krudelkeria –tartean Gernika eta Durangoko bonbardaketak– salatuz bost artikulu idazteagatik atxilotu eta heriotzara zigortu zuten, “gorri separatisten propagandista” izatea egotzita. 44 urte zituen.

Iturria:

Danilo Albin Juana Mir, la periodista que el franquismo silenció en el paredón (Público, 2020ko azaroaren 29an)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
75
urte