Benito Mussolini tirokatu zuen Erroman Violet Gibson irlandarrak

Duela
100
urte

1926ko apirilaren 7an,

Benito Mussolini tirokatu zuen Erroman Violet Gibson irlandarrak. Campidoglio plazan egiten ari ziren ekitaldi faxista batean, diktadoreak agur faxista egin zuen unea baliatu zuen Gibsonek, jendartetik irten eta pistolaz tiro egiteko. Balak, ordea, ez zuen Mussolini bete-betean jo, urratu egin zuen. Gibson atxilotu egin zuten, eta 1927an Erresuma Batura deportatu. Han, buruko osasun arazoak egotzita, erietxe psikiatriko batean sartu zuten. Mussoliniren heriotza eta faxismoaren porrotaren ostean, Italiako kartzeletan zeuden borrokalari antifaxistak askatu zituzten, baina Gibson erietxean hil zen 1956an, gatibu, nahiz eta bere askatasunaren alde borrokan jarraitu zuen.

Iturria:

Frances Stonor Saunders, La mujer que disparó a Mussolini (Capitan Swing).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.