Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Trabajadoriak
2017-12-15

Espainiako 1936ko altxamentuak 1939an garaipena lortu zuen. Preso ugari sartu zituzten konzentrazio eremuetan eta kartzeletan. Hauetako asko “Batallon de trabajadores” delakoetara bidali zituzten haien zigorrak betetzeko.

Errepublikaren alde borrokatu ziren preso gehienek esklabo bilakatu zuten. Francok zigorrak eta heriotz mehatxuak erabili zituen eta gatibu lan merkearen bitartez, berak eragindako hondamendiak konpondu,  armadak behar zituen azpiegiturak eraiki eta enpresari konplizeen beharrak asetzeko.

Espainian 550 ”langile bataloi” sortu zituzten. Hoietatik 60 baino gehiago Euskal Herrian. Oarsoaldean 18 bataloi antolatu zituzten. 12.500 pertsona 4 urtez aritu ziren gatibu lanetan, errepide eta gotorlekuak eraikitzen. Egoera tamalgarrian aritu ziren, heriotz zigor, gose eta gaixotasunen mehatxupean, Pikoketako, Aritxulegiko, Lanbarreneko eta Jaizkibeleko errepideak egiten.