Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Lurraren bidean
2020-02-21

Arrokak. Badirudi betidanik egon direla hemen eta betiko egongo direla, aldaezin. Euskal Herriko bazterrek hamaika forma izan dituzte milioika urteetan eta haitz hauek etengabe bertan errotu dira, tinko.

Egun zuhaitzez, eremu landatuz eta herriz betetako lurralde hauek iragan batean dinosauroak bazkatzen zuten ibai sareak, deltak eta arrezifez inguratutako Itsaso tropikalak izan ziren.

Paisaia eta klima aldaketa hauen frogak arroketan daude idatziak, eta geologoen begiak erabiliz, historia zoragarriak kontatzen dituzte. Aiako Harriatik abiatuta, gure herriaren historia geologikoaren altxorrak deskubrituko ditugu.

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.