Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Hiru Uhinak
2019-12-13

Loïc Legrand Akitania Berriko ekoizle eta zinemagilearen lehen lana da Hiru Uhinak. Kondaira bat eguneratu du, zeinetan marinel batek madarikazio bat jasoko duen, eta esnezko, malkozko eta odolezko hiru olatu erraldoiri aurre egin beharko dien. Hirugarrena suntsitzeko, arpoi bat botako du olatuaren erdigunera, eta oihu lazkarri batekin desegingo da uhina. Etxera itzulitakoan, emaztea hilik aurkituko du marinelak, bihotzean zauri bat duela.

Loïc Legrand-en dokumentala hurbiletik segitu du Kanaldudek. Loïc guregana hurbildu zen gazte talde batekin film tailer baten sortzeko gogoa baitzuen. Elkarrekin tailerra antolatu, Loïc-ek tailer osoa filmatu eta dokumentala osatu du.

Bideo hau Kanaldudek argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.