Erreproduzitu bideoa
dokumentala
14 apostolu
2011-07-15

Hamalau dira Oteizaren apostoluak. Hamalau, traineruan bezala: hamairu arraunlari eta patroia. Haietatik lehena Inazio Sarasua oriotarra. Patxiren aita eta Miguel Angelen aitona. Hiru arraunlari belaunaldi, hiru jentil, hiru apostolu, naturarekin erronkan beti, baserrian eta olatu gainean. Orio bezala, lurra eta itsasoaren artean. Euskal mitoaren azken aztarnak betiko aldatzear dagoen lur, herri eta kirol batean. Azken jentilak hodei hori eran etorriko den Kixmi berri baten zain.

Urtea: 2005-2006
Zuzendaria: Maialen Sarasua
Ekoizpena: Xavi Martínez, Maialen Sarasua
Irudia: Maialen Arriaga, Xavi Martínez, Maialen Sarasua
Musika: Oier Sarasua
Zuzeneko soinua: Javi Doblas
Muntaia: Xavi Martínez Negre, Maialen Sarasua
Soinu Postprodukzioa: Salva Coromina
Kolorea: Marc González
Itzulpena eta azpitituluak: Maren Agirregomezkorta