Donostiako Herri Ametsa ikastolari eraso egin zioten eskuin muturreko kideek

Duela
51
urte

1975eko abenduaren 1ean,

Donostiako Herri Ametsa ikastolari eraso egin zioten eskuin muturreko kideek. Herrera auzoko ikastola horretan kalte materialak eragin zituzten –argazkian, ikastolako haurrak 1975ean Urbasara irteeran–.

Herri Ametsa ikastolaren argazki historiko bat. Herri Ametsa

Ez zen ikastola baten aurka halako talde batek eginiko lehen erasoa, ezta azkena ere. Urte bereko maiatzean Irungo Txingudi ikastolan kalteak eragin zituen ezezagun talde batek.

1978an lehergailu bat jarri zuten Gasteizko Olabide ikastolan.

1986ean, Lasarte-Oriako Landaberri Ikastolari su ematen saiatu zen eskuin muturra eta kalte handiak eragin zituen.

Aurretik ere, 1971an, Legazpiko ikastolari eraso egin zioten, kristalak apurtu eta euskararen aurkako pintaketak egin zituzten.

Iturria:

Euskal Memoria Fundazioa.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...