Alfredo Valcarcel hil zen Espainiako Poliziaren torturen ondorioz

Duela
51
urte

1975eko martxoaren 21ean,

Alfredo Valcarcel hil zen Espainiako Poliziaren torturen ondorioz. 1972an atxilotu zuen Espainiako Poliziak ETAkoa izatea egotzita, eta Indautxuko polizia-etxera eraman zuten. Bertan gogor torturatu zuten. Besteren artean, salatu zuen giltzurrun bakarra zuela jakitun zela Polizia, eta bertan kolpatu zutela batez ere, gernua odolez beteta izateraino. Osasun egoera larria ikusita, Basurtuko erietxera eraman zuten, eta handik Basauriko espetxeko erizaindegian sartu preso. 1974an aske utzi zuten, baina giltzurruneko arazo larriengatik ospitalean ingresatu behar izan zuten eta han hil zen.

Iturria:

Maider ibañez Espinosa, Torturengatik hil ziren Alfredo Valcarcel eta Juanjo Munduate omendu ditu Egiari Zor fundazioak (Geuria, 2021eko martxoak 25).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...