Banku lapurreta bateko enfrentamenduan ETA pm-k polizia bat hil zuen Bartzelonan eta Txiki-ri egotzi zioten

Duela
51
urte

1975eko ekainaren 6an,

Banku lapurreta bateko enfrentamenduan ETA pm-k polizia bat hil zuen Bartzelonan. Segoviako presoak askatzeko dirua biltzeko ekintza zen, baina tiroketan Ovidio Díaz polizia hil zen. Bi hilabeteren buruan Iñaki Pérez Beotegi Wilson eta Jon Paredes Manot Txiki atxilotu zituzten, eta azken honi egotzi zioten hilketa. Epaiketan deklarazioa torturapean egina zela eta erantzukizunik ez zuela adierazi arren, irailaren 27an hil zuten Txiki, Angel Otaegi eta FRAPeko José Humberto Baena, Ramón García Sanz eta José Luis Sánchez Bravorekin batera.
Egun berean, eskuin muturreko Marcel Cardona Amoros hil zen Miarritzen, Josu Urrutikoetxea eta Mikel Mugiro errefuxiatuen etxearen aurkako erasoa prestatzen ari zela, manipulatzen ari zen lehergailuak eztanda eginda.

Iturria:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.