Abortua despenalizatu zuten Ipar Euskal Herrian

Duela
51
urte

1975eko urtarrilaren 17an,

Abortua despenalizatu zuten Ipar Euskal Herrian. 70eko hamarkadan indar handia hartu zuen mugimendu feministak Frantziako Estatuan gai horren inguruan eta garaipena ere tamainakoa izan zen. Simone Veil Osasun ministroak aurkeztu zuen legea, eta horregatik deitzen zaio Veil Legea abortua legeztatu zuen legeari.

Garai hartan, urtean 250 eta 300 emakume artean hiltzen ziren abortu klandestinoen ondorioz Frantziako Estatuan. Hartutako neurriak erraztu egin zuen abortatu nahi zuten Hegoaldeko emakumeak Ipar Euskal Herrira joatea.

Iturria:

Mona Chollet, Las mujeres se adentran en política (Atlas de historia crítica y comparada de Le Monde Diplomatique).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.