Itxialdia hasi zuten Potasas de Navarrako meatzariek

Duela
49
urte

1975eko urtarrilaren 07an,

Itxialdia hasi zuten Potasas de Navarrako meatzariek. Enpresaren zuzendaritzak bi hilabetez lana eta soldata etena zien 2.000 bat langileri eta horren aurka, 47 langilek meatzeetara sartzea lortu eta protestaldia abiatu zuten. Guardia Zibilak gainontzekoei sarrera eragotzi zien eta beraz, hauek, egunero meatzearen sarreran kontzentrazioak egin zituzten. Astebetera, greba solidarioa zabaldu zen Nafarroako 200 lantegi baino gehiagotara eta bi astera itxialdia amaitutzat eman zuten langileek. Hainbat langile prozesatu egin zituzten, baina elkartasun uholdeak epaiketa bertan behera uztea lortu zuen.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. Historia kontatzeko beste modu bat (Bidea helburu taldea).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte