Heriotzara zigortu zuten Jon Paredes Manot 'Txiki' gerra kontseiluan

Duela
51
urte

1975eko irailaren 19an,

Jon Paredes Manot Txiki heriotzara zigortu zuten gerra kontseiluan. Ovidio Díaz poliziaren hilketa egozten zioten, baina ez zen egon hura identifikatu zuen atentatuaren lekukorik. Biharamunean hamaika ziren heriotzara kondenatuak.

Zigortuen bizia salbatzeko mobilizazio handiak egin ziren Euskal Herrian ez ezik Europa osoan, eta Jean-Paul Sartre intelektual frantsesa zein Pablo VI.a Aita Santua batu ziren eskaeretara.

Irailaren 27an hil zituzten Txiki, Angel Otaegi eta FRAPeko José Humberto Baena, Ramón García Sanz eta José Luis Sánchez Bravo. Gaian sakontzeko, Txiki eta Otaegiren fusilaketen 50. urteurrenean Urko Apaolazak idatzitako erreportaje hau proposatzen dizugu: Irailak 27 zituen, frankismoak hamaika bala besterik ez.

Iturria:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...