Lau hildako Gernikan Guardia Zibilak ETAko bi kide gordeta zeuden etxearen aurka eginiko segadan

Duela
51
urte

1975eko maiatzaren 14an,

Lau hildako Gernikan Guardia Zibilak ETAko bi kide gordeta zeuden etxearen aurka eginiko segadan. Etxea inguratu zutenean, tiroketa betean etakideek ihes egitea lortu zuten. Tiroketan Guardia Zibileko teniente bat hil zuten. Etxearen jabeak, Blanca Salegi eta Iñaki Garay, bertan inor ez zela oihukatuz irten ziren etxetik besoak altxata, baina Guardia Zibilak metrailatuta hil zituen atean bertan. Ihes egitea lortu zuen Jesus Mari Markiegi Motriko baserri batean babestu zen, baina atzetik zituen poliziek harrapatu eta lekuan bertan tirokatu zuten.

Iturria:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin.
1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980
(Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...