'Txiki' eta Otaegi ETAko kideak exekutatu zituen erregimen frankistak

Duela
49
urte

1975eko irailaren 27an,

Juan Paredes Manot Txiki eta Anjel Otaegi Etxeberria ETAko kideak exekutatu zituen erregimen frankistak, Eusko Gudariak abesten zuten bitartean.

Agindu judizialik gabe atxilotu zituzten Bartzelonan eta bost egunez errukirik gabe torturatu zituzten. Hiru egun eta erdiz eutsi ostean, azkenean, ETAren atentatu guztien egiletza bere gain hartu zuten.

FRAPeko hiru militanterekin batera – José Humberto Baena, José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz–, gerra kontseilu batean epaitu zituzten.

Bost pertsona hauen bizia salbatzeko Europan oso kanpaina indartsua zabaldu zen, eta Pablo VI aita santutik hasi eta Jean-Paul Sartreraino, pertsona ezagun askok bat egin zuten.

Franco diktadoreak ordea, ez zien jaramonik egin eta Erregimenaren azken exekuzioak izan ziren. Euskal Herrian hiru eguneko greba orokorra egin zen. Kalera protestan atera zirenen aurka, Poliziaren biolentzia guztiz nabarmena izan zen.

Nor ziren Txiki eta Otaegi?

Juan Paredes Manot, Txiki, Zalamea de la Serenan sortu zen 1954an. Zarautzera emigratua 1964an. EGIn sartu zen 1972an eta gero ETAn, 1974ko hasieran. Wilsonekin Kataluniara joan zen. ETA pm Segoviako presoak ateratzeko operazio handi bat prestatzen ari zen eta bankuak lapurtzen hasi ziren Madrilen eta Bartzelonan. Banku lapurreta hauetako batean polizia bat hiltzea egotzi zioten, nahiz eta berak beti ukatu zuen eta torturapean egindako autoinkulpazioa zela salatu. Fusilatu zuenean, bi egunera, 4.000 pertsonaren aurrean hileta elizkizunak egin zizkioten Zarautzen. Istiluetan zaurituak eta atxilotuak izan ziren, Txikiren ama barne.

Angel Otaegi Azpeiti eta Beizama arteko Nuarbe auzoan jaio zen 1942an. Abuztuan Gerra Kontseilua egin zioten 1974ko Gregorio Posada guardia zibilaren heriotza zigortzeko. Bi akusatu ziren, Otaegi bera eta Jose Antonio Garmendia, Tupa, hau gurpildun aulkian, poliziak atxiloketa unean balaz larri zauritua. Lekukoek ez zuten Garmendia identifikatu eta Otaegiren aurkako froga bakarra Tupak bere hatz-markaz sinatu zuen deklarazio harrigarria izan zen. Gehiago dena, zerbait izatekotan, Otaegi laguntzailea baizik ez zen, eta kartzela zigorra aski behar zitzaion, baina Tupa zegoen egoera fisiko tamalgarrian, indultatu egin zuten eta Otaegi fusilatzeko agindu. Gobernuak mendeuko "eredugarria" nahi zuen eta auzitegi militarrek manuak bete zitzuten.

Haien omenez, egun honekin Gudari Eguna ospatzen du ezker abertzaleak.

Azpian Txikik idatzitako azken gutuna.

Iturria:

Emilio Lopez Adan. Borroka armatua Euskadin (1967-2011). Maiatz

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik