Jesus Mari Garcia hil zuen poliziak Donostian Garmendia eta Otaegiren heriotz zigorren aurkako protestan

Duela
51
urte

1975eko abuztuaren 31n,

Jesus Mari Garcia Ripalda hil zuen kalez jantzitako polizia batek Donostian. Jose Antonio Garmendia eta Anjel Otaegi etakideen aurkako heriotza zigorragatik protesta egiteko manifestazio batean tirokatu zuten. Garcia Ripalda EMKko kidea zen, eta bera bezala pankarta eusten ari ziren gazteen aurka oldartu zen kalez jantzitako polizia talde bat. Lurrera bota eta sabelean tirokatu zuten Garcia Ripalda. Poliziak bere bertsioa kaleratu zuen biktimaren irudia zikindu asmoz, erantzukizuna berari egotziz.

Iturria:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.