José Díaz Linares polizia torturatzailea hil zuen ETA pm-k Donostian

Duela
50
urte

1975eko martxoaren 29an,

José Díaz Linares polizia torturatzailea hil zuen ETA pm-k Donostian. Brigada Politiko-Sozialeko inspektore-ordea zen eta etxetik lanera zihoala tirokatu zuten metrailetaz.

Erakunde armatuak plazaratutako komunikatuan, Díaz torturatzaile ezaguna zela adierazi zuen, hainbat atxilotuk identifikatua eta “El Gallego” ezizenarekin ezaguna. Era berean, komunikatuan borroka armatuarekin jarraitzeko erabaki irmoa berretsi zuen.

ETAk lehen urteetan, frankismo betean, polizia torturatzaile eta eskuin muturreko pertsonen aurka egin zituen batez ere atentatuak eta babes sozial handia izan zuen.

Iturria:

Emilio Lopez Adan. Borroka armatua Euskadin (1967-2011). (Maiatz)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!