Iruñeko murruen kanpoaldean borroka hasi zen Nafarroako armadaren eta okupatzaile gaztelarraren artean

Duela
514
urte

1512ko azaroaren 4an,

Iruñeko murruen kanpoaldean borroka hasi zen Nafarroako armadaren eta okupatzaile gaztelarraren artean. Nafar legitimistek hiria inguratuta zeukaten egun batzuk lehenagotik. Albako dukeak talde bat bidali zuen murruez kanpo Juan Albretekoaren aurka borrokara, baina bitartean, iruindarrak beren erregearen alde altxatuko ziren beldurrez, Albako dukeak errepresio itzela ezarri zuen. Hurrengo egunean hiria berreskuratzeko ahaleginean, Iruñeko murruen aurka eraso egiteko erabakia hartu zuten nafar legitimistek, aliatu frantsesekin batera.

Iturria:

Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525) (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.