ARGIA.eus

2020ko apirilaren 09a

JARRAIPENA | Hego Euskal Herrian ere koronabiusak hildakok askoz gehiago izan daitezke aitorturikoak baino

  • Covid-19 gaitza kezka handia sortzen ari da batean eta bestean, ezin geratu ari baitira herrialdeak. Azken berrien jarraipena egingo dugu hemen.

ARGIA @argia
2020ko apirilaren 07a
Gakoak
Donostikoa kale turistikoenetan ere apenas dablen jenderik egunotan (arg: Dani Blanco)
"Akordio handi bat" nahi du Sánchezek alderdien artean, eta EAJk baietz esan dio biltzeari

EAJk "kolaborazioa eta kooperazioa" eskaini dio Espainiako presidenteari, baina ez "irentsi beharreko" erabakiekin bat egitea. Espainiaren "berreraikitze sozial eta ekonomikoa" adosteko bildu nahi ditu Sánchezek alderdiak. EH Bilduk ezetz esan du. Kongresuan egindako bilkuran alarma egoera apirilaren 26ra arte luzatzeko bermea lortu du Espainiako Gobernuak.

 

 

Calaisko errefuxiatuen artean ere koronabirusa zabaltzen ari dela ohartarazi dute

Frantziako Estatuko iparraldean, Calais eta Dunkerke herrien inguruan dauden migratzaileen kanpalekuetan, Covid-19 kasuak ugaritzen ari dira. Lanean dabiltzan laguntza taldeek salatu dute kolektibo horiek are eta zaurgarriagoak direla, ez dutelako prebentziorako baliabiderik eta lehendik ere beraien osasuna eta baldintzak txarrak direlako.

 

Galdakaoko Udalak salatu du zahar-etxeetan diotena baino hildako gehiago egon direla

“Hildakoak ez dituztela diote zahar-etxe batzuek, baina badakigu heriotzak izan dituztela”. Halaxe adierazi diote Galdakaoko Udaletik Geuria aldizkariari. Azaldu dutenez, azken egunetan hainbat datu bilketa egin dituzte, baina hildakoen kopuruak ez datoz bat beraiek eskura dituzten informazioekin.
 

 

Biktima-kopuruak munduan: 91.830 hildako, 1.563.839 kutsatu, 34.849 sendatu

Apirilaren 9eko arratsaldean, hona Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 16:51wan zenbatuta:  91.830 hildako, 1.563.839 kutsatu, 34.849 sendatu.

Herrialdekako kopuruak eguneratzen ari gara.

Pantxoa Bimboire: "Egoera ekonomiko gogorrean direla diote Ipar Euskal Herriko enpresen %75ek"

Koronabirusaren izurritearen testuinguruan Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako egoera ekonomikoa zertan den azaltzeko tartea eskaini dio ARGIAri Pantxoa Bimboire Ipar Euskal Herriko Merkatal eta Industria Ganberako (MIG) presidentearen aholkulariak. Martxoaren 19tik 23ra egindako galdetegitik ateratzen da enpresen %75ak egoera ekonomiko gogorrean direla eta %63ak diote, egoera hobetzen ez bada, aktibitate ekonomikoa gelditu beharko dutela. Konfinamendua beharrezkotzat baldin badu ere, ondoko egun eta asteetan birusaz babesteko materiala eskuraturik, aktibitate ekonomikoa berriz abiatzen ahalko dela uste du.

 

Euskal Herrian gaur arte 905 hil dira, 13.406 kutsatu eta 1.958 daude ospitaleetan

Administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 9ko arratsaldea arte 905 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak,13.406 kutsatu eta 1.958 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 4.149 gaixo. Hona kopuruok lurraldeka:

- Hildakoak lurraldeka, Araban 237, Bizkaian 349, Gipuzkoan 103, Nafarroan 214. (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 15 heriotza aitortu ditu, baina zehaztapen gehiago barik).

- Kutsatuta testeaturik positibotzat emandakoak lurraldeka: Araban 2.868, Bizkaian 5.182, Gipuzkoan 1.756, Nafarroan 3.575. (Iparraldeko datu fidagarririk ez da. Pirinio Atlantikoak departamenduak 187 aitortu ditu orain arte).

- Ospitaleratuta daudenak 1.958. Herrialdeka ez dugu ospitaleratuen zenbaketa osaturik aurkitu gaur.

 

Azkoitian hondakinak kudeatzeko planta egiteko urratsak alarma garaian

Iragan astelehenean argitaratu du EAEko aldizkari ofizialak “balorizazio planta” egiteko ingurumen gaineko aitorpena. Azkoitiako Udalan EAJrekin batera gobernatzen duen PSEk onartu du ez duela informaziorik izan orain arte. Herritarrek egunero lapikoekin protesta egitera deitu dute.

 

Euskal editoreek sektorearen ataka larriaz ohartarazi dute

Euskal Editoreen Elkarteak, Euskadiko Editoreen Elkarteak eta Euskadiko Liburu Ganbarak txostena egin dute, koronabirusaren krisiak liburugintzari ekarriko dizkion kalte larriak azpimarratuz. Salmentek %20ko beherakada izatea aurreikusten dute. Lakuako Kultura Sailari sektorea eta euskarazko produkzioa babesteko proposamen sorta luzatu diote.

 

Hego Euskal Herrian ere koronabirusak hildakoak askoz gehiago izan daitezke agintariek aitortuak baino

Frantzian eta Espainian gertatu bezala, Hego Euskal Herrian ere agintariek Covid-19 izurriak eragindako biktimez emandako kopuruak ez datoz ados eremu honetan hilkortasun osoaren estatistikak aztertuta aurki daitekeen gorakadarekin. Alegia, agintariek orain arte emandako kopuruak (apirilaren 8a arte 846) benetan askoz gehiago izan direla. Berria egunkarian Garikoitz Goikoetxeak argitaratu ditu alderaketaren xehetasunak.

 

Eusko Jaurlaritzak azokak debekatu eta nekazariak sutu ditu

Eusko Jaurlaritzak herrietako azokak debekatu ditu asteazkenetik hasi eta alarma egoera iraun bitartean. Alarma egoera amaitzen denerako neurri zorrotzak ezarri ditu ere. EHNE Gipuzkoa eta ENBA nekazarien elkarteak oso haserre agertu dira erabakiarekin.

 

#EzDuguAhaztuko: Krisiaren ondorioak zerrendatzeko kanpaina abiatu dute Frantziako Estatuan

On n'oubliera pas! kanpaina sareratu dute: "Oso azkar, dena ahaztu nahi izango dute. Guk ez ordea. #EzDuguAhaztuko", irakur daiteke beren webgunera sartu eta berehala. 'Post-it'-etan osasun krisi honetatik ateratako ondorioak idatzi, eta sare sozialetan argazkiak igoz ideiak kolektibizatzea da asmoa.

 

Europako Batzordea prestatzen ari da konfinamendutik europarrak ateratzeko bide-orria

Gaur zenbait hedabidek jakin ahal izan dutenez, Europako Batzordeak dagoeneko prest dauka europarren konfinamendua epeka arintzen joateko bide-orria eta datorren astean erabaki eta jakinaraziko du.

Esate baterako, The Guardian egunkariak dioenez, Europan zehar bidaiatzeko debekua luzatuko da maiatz erdira arte, bidai ez behar handikoak alegia. Arintze neurriak banan bana hartuko dira eta hilabeteka tartekatuta. Konfinamendu orokorraren ordez jende sail jakin batzuei egokitutakoak ezarriko dira. Konfinamendutik ateratzen azkenak jende zaharrenak izango dira. Jatetxe eta ostatuak pixkanaka zabalduko dira, ordutegi eta bezero kopuru mugatuekin. Eskolak berriro abiatuko dira ikasleak talde txikika onartuz.

Europako Batzordeak dio jabetzen dela konfinamendutik ateratzeak handiagotuko dituela Covid-19a hedatzeko arriskuak eta hori gizartearen beharrekin uztartuz antolatuko direla irteerako estrategia eta epeak.

Biktima-kopuruak munduan: 87.731 hildako, 1.498.013 kutsatu, 319.193 sendatu

Apirilaren 8eko arratsaldean, hona Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 16:28an zenbatuta:

- Hilak 87.731. Herrialdeka: Italia 17.669, Espainia 14.673, AEB 13.088, Frantzia 10.869, Erresuma Batua 7.097, Iran 3.993, Txina 3.333, Holanda 2.248, Belgika 2.240, Alemania 2.096, Suitza 893, Turkia 812, Suedia 687, Brasil 699, Portugal 380, Kanada 380, Austria 273, Ekuador 242, Indonesia 240, Danimarka 218, Errumania 215, Hego Korea 200, Algeria 205, Filipinak 182, Mexiko 141, Irlanda 235, Polonia 136...

- Kutsatuak 1.498.013. Herrialdeka: AEB 406.644, Espainia 146.690, Italia 139.422, Frantzia 112.950, Alemania 109.329, Txina 81.802, Iran 64.586, Erresuma Batua 60.733, Turkia 38.226, Belgika 23.403, Suitza 23.248, Holanda 20.549, Kanada 18.479, Brasil 14.152, Portugal 13.141, Austria 12,916,  Hego Korea 10.384...

- Sendatuak 319.193.

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Dementzia duen senarrarekin kalera irten zen gasteiztarra: "Ezin nuen sinetsi Udaltzaingoa ematen ari zitzaidan tratua"

Duela bi urtetik dementzia garatzen ari da 71 urteko Jesús, Mari Carmenen senarra. Bien izenak aldatuak daude, emazteak hala eskatuta. Martxoaren 28an elkarrekin kalera atera ziren biak Gasteizen, etxe inguruan pasio labur emateko asmoz. Hori gomendatzen dute hainbat elkartek eta adituk, gaitzaren eta itxialdiaren ondorioak leuntzea xede. Udaltzaingoarekin egin zuten topo, eta tratu umiliagarria sufritu zutela salatzen dute. Ez da kasu isolatua. Dementzia gaixotasun bat duten pertsona gehienen antzera, asteotako konfinamenduak gaitzaren eboluzioa azkartzea eragiten ari zaio Jesúsi. Etxean itxita egotea ez da erraza, ez gaixoentzat, ez haiekin bizi direnentzat.

 

Apirilaren 26tik aurrera konfinamendua “progresiboki” amaituko dela esan du Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko teknikariak apirilaren 26tik aurrera konfinamendu neurriekin amaitzeko modua diseinatzen ari dira, Gobernuko bozeramaile María Jesús Monterok adierazi duenez: "Herritarrek beren bizitza normala pixkanaka eta modu ordenatuan berreskuratuz joan ahal izango duten modua aztertzen ari dira. Kaleen eta plazen okupazioa oso modu kontrolatuan berreskuratuz, kutsatutakoen bueltan ustekabeko tontorrik egon ez dadin".

Monterok Antena 3 telebista kateari eskaini dion elkarrizketan egin ditu adierazpenak, asteazken honetan. Azaldu du agertoki ezberdinak egongo direla, eta ez du zehaztasun gehiagorik eman nahi izan, “teknikariek erabaki dezaten nahi dugulako”. Hurrengo bi asteetan koronabirusak izango duen garapena erabaki horiek baldintzatuko dituela esan du.

Konfinamendua ez, alarma egoera bai?

Alarma egoera apirilaren 26ra arte luzatzea erabaki du Espainiako Gobernuak (Espainiako Kongresuak onartu behar du erabakia). Monterok data horretatik aurrera iragarri du konfinamendu neurrien amaiera graduala. Pedro Sánchezek, ordea, esana du alarma egoera apirilaz harago luzatuko dela. Konfinamendua amaituta ere salbuespen egoera mantentzea litzateke hori, EAE eta Nafarroaren eskumenak estatuaren esku jarraituz, besteak beste.

Euskal Herrian gaur arte 846 hil dira, 12.994 kutsatu eta 2.070 daude ospitaleetan

Administrazioeko iturrietatik Berriak bildutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 8ko arratsaldea arte 846 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak,12.994 kutsatu eta 2.070 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 4.149 gaixo. Hona kopuruok lurraldeka:

- Hildakoak lurraldeka: Araban 229, Bizkaian 317, Gipuzkoan 92, Nafarroan 206. (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 15 heriotza aitortu ditu, baina zehaztapen gehiago barik).

- Kutsatuta testeaturik positibotzat emandakoak lurraldeka: Araban 2.806, Bizkaian 4.068, Gipuzkoan 1.678, Nafarroan 3.467. (Iparraldeko datu fidagarririk ez da. Pirinio Atlantikoak departamenduak 183 aitortu ditu orain arte).

- Ospitaleratuta daudenak 2.070. Lurraldeka ez dugu ospitaleratuen zenbaketa osaturik aurkitu gaur.

Atzotik gaur arte 56 pertsona gehiago hil dira Hego Euskal Herrian

Datuak eskaintzeko admistrazioek antolatuta daukaten anabasaren erdian, gutxienez badakigu azken 24 orduetan –bi eguneko kontaketa ofizialen tarte horretan– 56 pertsona gehiago hil direla Hegoaldean, 49 Euskal Autonomi Erkidegoan eta 4 Nafarroan. Asteartean hil zirenak baino 11 gehiago izateaz gain, izurriak Euskal Herrian egun bakarrean biktima gehien egin duen eguna izan da atzokoa. Denetara orain arte Covid-19ak hilak 846 lirateke Euskal Herrian. Kutsatuei dagokienez, testak eginda positibotzat ofizialki hartu diren gaixoen kopuruak ere gora egin du, antza denez. Ospitaleratuen kopuruak behera egin izana litzateke gaurko berri itxaropentsuena. Datu zehatzagoak jakindakoan publikatuko ditugu, egunero bezala. 

Ez zaitzatela engaina: koronabirusaren epizentroa hemen dago

Hedabide askotan zabaldu da AEBetan dagoela uneotan koronabirusaren epizentroa, herrialde hartan izaten ari diren heriotza kopuru handiak medio. Europar Batasunekoak kontuan hartuta, ordea, nahiko garbi ikusten da problemarik handienak etxean edukitzen ari garela. Pello Zubiriak esplikatu du artikulu honetan.

 

EBko ekonomia ministroak ez dira ados jarri 16 ordu bilduta egon ondoren

Adostasunik ez eta begirada guztiak ostegunean jarrita amaitu da Eurotaldearen bilera asteazken goiz honetan. Mário Centeno Eurotaldeko presidenteak iragarri duenez, koronabirusaren krisiari aurre egiteko formula batera hurbildu dira, baina ez dira guztiz iritsi. Albiste honetan kontatu dizuegu zein diren desadostasun nagusiak.

 

Frantziako Estatuak 10.000 heriotzaren langa gainditu du, egun batean 1.427 gehitu ostean

Frantziako Estatuan jada 10.000 pertsona hil dira Covid-19 gaitzak jota, asteartean Jérôme Salomon Osasun zuzendari nagusiak jakitera eman duenez. Horietatik 7.091 heriotza ospitaleetan gertatu dira, eta beste 3.237 zaharren egoitzetan eta bestelako zentroetan.

 

Espainiako Estatuan 743ra igo da azken 24 orduetan hildakoen kopurua

Espainiako Estatuan dagoeneko 13.798 pertsona hil direla baieztatu du Gobernuak, horietatik 743 azken 24 orduetan. Astelehenean eman zuten kopurua baino handiagoa da –637 izan zen hau–, baita igandekoa ere –674–.

Sendatutakoen kopurua 43.208ra igo da –2.771 alta berri azken egunea− horrek kasuen %31 ordezkatzen du beraz, Eldiario.es-en jaso dutenez.

Espainiako Osasun Ministerioak egindako balantzearen arabera, 140.510 dira positibo emandako pertsonak Espainiako Estatuan. Horietako 5.478 azken egunean.

 

Biktima-kopuruak munduan: 81.506 hildako, 1.418.920, 301.471 sendatu

Apirilaren 7eko ilunabarrean, hona Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 20:31ean zenbatuta:

- Hilak 81.506. Herrialdeka: Italia 17.127, Espainia 13.912, AEB 12.561, Frantzia 10,328, Erresuma Batua 6.159, Iran 3.872, Txina 3.331, Holanda 2.101, Belgika 2.035, Alemania 1.905, Suitza 821, Turkia 725, Suedia 591, Brasil 582, Portugal 345, Kanada 345, Austria 243, Indonesia 221, Ekuador 191 (*), Danimarka 203, Hego Korea 192, Algeria 193, Mexiko 125, Errumania 197, Filipinak 177, Irlanda 174, Polonia 129...

- Kutsatuak 1.418.920. Herrialdeka: AEB 391,665, Espainia 140.511, Italia 135.586, Frantzia 109.069, Alemania 105.604, Txina 81.708, Iran 62.589, Erresuma Batua 55.242, Turkia 34.109, Suitza 22.242, Belgika 22.194, Holanda 19.580, Kanada 17.063, Austria 12.599, Portugal 12.442, Brasil 12.377, Hego Korea 10.331...

- Sendatuak 301.471.

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Ohiko salmenta-bideak etenda, Nafarroan internetez hasiko dira saltzen elikagai ekologikoak

Ohiko salmenta bideak eten dira osasun larrialdiak eraginda eta elikagai ekologikoak ekoizten dituen sektoreak erosleek produktuak etxean jasotzeko modua antolatu du internet bidez.

 

Asier de la Iglesia kirolaria ospitaleratu dute, Covid-19 testean negatibo faltsua eman ostean

Asier de la Iglesia Zumarragako saskibaloi jokalariak sare sozialetan kontatu du bere esperientzia: koronabirusa izan zezakeelako susmoak jota, Osakidetzara deitu zuen asteburuan eta etxean isolatuta geratzeko erantzun zioten. Baina De la Iglesiak esklerosi anizkoitza eta asma dauka, eta horregatik idatzi zuen Twitterren proba egin beharko lioketela. Hori ikusita, Osakidetza harremanetan jarri zen berarekin, telefonoz nahastu zela argudiatu zioten (anbulatoriora deitu behar zuela esan zioten, ez telefono orokorrera) eta proba egin. Negatiboa eman zuen, baina azkenean, astearte honetan kontatu duenez, ospitaleratu egin dute, Covid-19ak negatibo faltsua eman baitzuen.

Esklerosi anizkoitza izanda ACBn debutatzea lortu zuen lehenengo jokalaria izan zen Zumarragakoa.

 

Haurren aurkako indarkeriak gora egin du konfinamenduan, Espainiako Estatuan

Etxetik ezin atera, hainbat adin txikikok bizi duten egoera larriaz ohartarazi du Anar Fundazioak: laguntza eskatuz fundazioarekin anonimoki harremanetan jartzen diren Espainiako Estatuko haur eta gazteen kopuruak gora egin du konfinamenduan, eta haziz doa egunez egun. Artaturiko bost kasutik bi biolentzia kasuak dira. 

 

Indarkeria matxista jasaten duten emakumeentzako gune berria ireki du Nafarroako Gobernuak

Koronabirusak eragindako larrialdi egoera dela-eta Nafarroako Gobernuak indarkeria matxista jasan duten emakumeak eta haien seme-alabak aldi batez egoteko bizitokiak bikoiztu ditu. Orain arte larrialdi gunean, harrera etxean eta hainbat etxebizitzatan 20 emakume eta 22 haur zeuden. Aste honen hasieratik lau emakume eta beste hainbeste haur daude larrialdi gune berrian. Foru poliziaren agenteek eraman dituzte hara. Osasun larrialdiak iraun bitartean ez du inork bizitokia utzi beharrik izango, nahiz eta ezarritako denbora epea igaroa izan. Nafarroako Gobernuak adierazi du arreta zentro horietan beharrean ari diren langileei PCR proba egingo zaiela sintomarik izanez gero.

Albistea jakinarazteko emandako prentsaurrekoan Javier Remírez lehendakariordea. Argazkia: Nafarroako Gobernua.

 

Iraken epidemia zabaltzen bada, herrialdeak ezingo dio aurre egin

Jasan dituen gerren ondorioz, Irakeko osasun sistema jota dago eta koronabirusaren epidemia bati ezingo lioke aurre egin. Hala ohartarazi dute agintariek.

 

Egoitzetako senideek EAE osorako jarduera protokolo eraginkorrak eskatu dizkiote Eusko Jaurlaritzari

Gipuzkoako Senideak, Babestu Bizkaiak eta Babestu Arabak, egoitzetako senideen EAEko hiru elkarteek, egin diote idatzia Jaurlaritzari. Denbora luzez herrialdeetako Foru Aldundietako Gizarte Politikako Sailei adierazitakoa errepikatzen baino ez direla ari dio idatziak. Osasun larrialdi honetan erakunde publikoak beraien irudia garbitzeko adierazpenak egiten ari direla salatu dute.

 

43,5 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak gizarte larrialdietako laguntzetara

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak agerraldia egin du. Gizarte politikan eta lan esparruan onartu dituzten neurriez, Aste Santuko jai egunetan areagotuko dituzten kontrolez eta eskuartean duten Normaltasunera Itzultzeko Planaz aritu da.

 

Ikasle guztiek ikasturtea gainditzea eskatu dio Ikasle Sindikatuak Espainiako Gobernuari

Egungo egoerak nahikoa bermerik ematen ez duela iritzita, azterketarik ez egitea, denek ikasturtea gainditzea eta oinarrizko edukiak hurrengo ikasturtean berreskuratzea eskatu dio Espainiako Estatuko ikasleen sindikatuak (Euskal Herrian ordezkaritza duenak) Hezkuntza Ministerioari. Asteazken honetan biltzekoa da Espainiako Gobernua erkidegoetako ordezkariekin, ikasturtearen amaiera erabakitzeko.

 

Zapatisten deia koronabirusaren aurrean

EZLNk "bizitzaren aldeko ekintza astea" deitu du apirilaren 6tik 10era, Covid-19aren hedapenaren aurkako hainbat ekintza proposatuz.

 

<< <
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14
> >>
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Tokian tokiko ekonomia

Tokian tokiko ekonomia kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude