JARRAIPENA | 3 heriotza gehiago EAEn: Euskal Herrian 2.089 hil dira orain arte, milioiko 658

Zuzeneko jarraipena
  • Covid-19 gaitza kezka handia sortzen ari da batean eta bestean, ezin geratu ari baitira herrialdeak. Azken berrien jarraipena egingo dugu hemen.


2020ko maiatzaren 12an - 21:01
Gakoak
(Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)
Merkel eta Macronek adostu dute 500.000 milioiko erreskate funts berri baten proposamena

Alemaniako kantzilerrak eta Frantziako lehendakariak adostu duten proposamen berria aurrera aterako balitz, Europar Batasuna bera izango da finantz merkatuetatik hartuko dituena 500.000 milioi euroko maileguak gero COVID-19ak gehien kaltetutako herrialdeei beren beharren arabera emateko, hau da, dirua itzuli beharko lukeena Europa izango litzatekeela eta ez herrialde bakoitza. Hala ere, Holanda, Austria, Suedia eta beste zenbait herrialdek ontzat erraz hartuko ez dutela aurreikus daiteke.

 

Biktima-kopuruak munduan orain arte: 320.180 hildako, 4.894.098 kutsatu, 1.908.065 sendatu

Hauek dira maiatzaren 19ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 320.180. Herrialdeka: AEB 91.981, Erresuma Batua 34.796, Italia 32.007, Frantzia 28.239, Espainia 27.709, Brasil 16.853, Belgika 9.080, Alemania 8.123, Iran 7.057, Kanada 5.842, Herbehereak 5.694, Mexiko 5.177, Txina 4.634, Turkia 4.171, Suedia 3.698, India 3.156, Ekuador 2.799, Peru 2.789, Errusia 2.722, [Euskal Herria 1.980, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.886, Irlanda 1.547, Portugal 1.231, Indonesia 1.191, Errumania 1.120...

- Kutsatuak 4.894.098. Herrialdeka: AEB 1.550.294, Espainia 290.678, Errusia 278.188, Brasil 255.368, Erresuma Batua 246.406, Italia 225.886, Frantzia 179.927, Alemania 177.289, Turkia 150.593, Iran 122.492, India 100.328, Peru 94.933, Txina 82.954, Kanada 78.072, Saudi Arabia 57.345, Belgika 55.559, Mexiko 49.219, Txile 46.059, Herbehereak 44.141, Pakistan 42.125, Qatar 33.969, Ekuador 33.582, Suitza 30.597, Bielorrusia 30.572, Suedia 30.377, Portugal 29.209, Singapur 28.343, [Euskal Herria 27.280, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 24.200...

- Sendatuak 1.908.065.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko 41,0. Munduan: San Marino 1.209, Belgika 784, Andorra 660, [Euskal Herria 624, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 593, Italia 529, Erresuma Batua 513, Frantzia 433, Suedia 366, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 332, Irlanda 314, Man uhartea 282, AEB 278, Anglo-normandiar uharteak 248, Suitza 218, Montserrat 200, Luxemburgo 171...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Euskal Herrian 1.980 hil dira gaur arte, milioiko 624

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, denetara Euskal Herrian maiatzaren 18a arte 1.980 pertsona hil ditu Covid-19ak, 27.280 kutsatu eta ospitaleratuta 499 daude. "Sendatuak" ataleko kopururik ez du gehiago ematen Berria egunkariak –Euskal Herri mailako estatistikak pandemiaren hasieratik osatu dituen erakunde bakarrak–, maiatzaren 14an EAEko datuen kontabilitatean Osakidetzak egindako aldaketen ondorioz kopuruok kalkulatzeko bermerik ez dela eta.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 624. Lurraldeka (bezperako datuekin): Araba 1.076, Bizkaia 714, Gipuzkoa 391, Nafarroa 768.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.541 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.324. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago kontatuz heriotzak miloi 1 biztanleko (bezperako datuekin): San Marino 1.209, Belgika 781, Andorra 660, Espainia 591, Italia 528, Erresuma Batua 511, Frantzia 432, Suedia 365, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 332, Irlanda 313...

Eskolak ireki ikasle zaurgarriengatik? Aspaldi abandonatu zituen Jaurlaritzak

Urkulluk esan du “ikasle zaurgarrienen kasuan sortu den desorekari aurre egiteko ikastetxeak zabaltzea ezinbestekoa” dela, eta lehendakariaren bat-bateko kezkak harritu nau. Arrakala sozio-ekonomikoan oinarrituriko ikasleen segregazio eta ghetifikazioa ez da pandemia garaiko kontua, eta arrakala horri aurre egiteko neurri zehatzak proposatu izan zaizkion arren, Jaurlaritzak nahiago izan du gure hezkuntza eredu segregatzailea bertan goxo mantendu. 

 

Greziak berriro zabaldu die Atenasko Akropolia bisitariei

Greziak konfinamenduaren arintzearen ikurra bailitzan ireki die Atenasko Akropolirako sarbidea bisitariei astelehen goizean, maiatzak 18. Itxialdia arintzen ari dira agintari greziarrak ere eta herrialde hartan joan den larunbatetik hondartzetara joateko aukera ere zabalik dago, asteburuan herritar askok eskertu dutena, Europako eskualde hartan nozitzen ari diren beroaldia dela eta.

Katerina Sakellaropoulou lehendakariak bisitatu ditu munduko aurri mitikoenetakoak direnak, munduko turismoak gehien maite dituenetakoak. Irudietan ikusi ahal izan dira maskaraz babesteutako langileak bisitariei jakinarazten monumentu hartan ere indarrean dagoela elkarrengandik gutxienez metro eta erdira urruntzeko araual.

COVID-19 izurriaren hasieran Greziara iritsi izanak munduko hedabideetan zalaparta handia eragin zuen arren –bidenabar errefuxiatu kanpalekuei agintariek eman zien tratuagatik eta horietan gerta zitekeenaren kezkagatik– kopuru ofizialek erakusten dute orain arte 2.834 kasuetarain zabaldu dela kutsadura eta 163 heriotza eragin, oso urrun Europako beste herrialde eta eskualde askoz aberatsagoek nozitu dituzten zenbakietatik.

Maiatzaren 4tik hasi ziren Grezian konfinamendu eta itxialdiak arintzen eta gaur egun herritarrek libre dute batera edo bestera joatea penintsula osoan eta Kreta eta Evia uharteetara ere bai. Igandetik –maiatzak 17– komertzio guztia zabalik dago, baita zooa ere eta astelehenetik kirol instalazio guztiak ere bai, 13 urtez goitiko jende guztientzako. Urruntze sozial arauak indarrean daude eta maskara erabiltzea gomendatzen dute, derrigorrezkoa izan ez arren.

Ezohiko gobernu kontseilura deituta, Urkulluk gaur iragar dezake EAEko hauteskundeen data

Astelehen eguerdirako deitu du lehendakariak gobernu kontseilua, eta ostean da agerraldia egitekoa, 15:00etan. Litekeena da Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen data zehaztea; dekretua egunean bertan sinatuz gero, uztailaren 12an izan daitezke bozak.

 

Olatz Lasagabaster preso politikoa, berrogeialdian Aranjuezeko espetxean

Haurdunaldia dela-eta, maiatzaren 7an Olatz Lasagabaster espetxetik erietxera eraman zuten analisi bat egitera. Itzuli zutelarik eta aurretik berari ezer abisatu gabe, bere ziegan sartu eta 14 eguneko berrogeialdian jarri dute. Inor ez dagoenean, telefonoz deitzeko eta patioan tarte bat ibiltzeko ateratzen dute soilik. Hamar egun barru beste froga baterako hitzordu berri bat dauka erietxean. Hortaz, seguru asko isolamendu egoera luzatuko diote.

 

Pentsionisten mugimenduak berriz hartu ditu kaleak, eta zaharren egoitzetako heriotza kopuru altua salatu du

Alarma egoera ezarri zenetik lehenengoz, pentsionisten mugimendua kalera irten da. Zaharren egoitzetan jasotako heriotza kopuru altua eta ildo horretan Aldundiek egindako kudeaketa okerra salatu dituzte. Mobilizazioak hildakoak omentzeko ere baliatu dituzte.

 

Ipar Euskal Herriko kolegioetara itzuli dira 12 eta 13 urteko ikasleak

Ikasleak modu mailakatuan ari dira ikasgeletara itzultzen Frantziako Estatuan, eta astelehen honetan 5. eta 6. mailako ikasleei egokitu zaie buelta egitea. Itzulera hautazkoa da.

 

Aurrez aurreko hezkuntza baimendu arte ezin direla enpresetako praktikaldiak egin oroitarazi du Steilasek

Maiatzaren 15ean lanbide heziketako ikastetxeek EAEko Hezkuntza sailetik jaso duten instrukzio berriak zera dio: maiatzaren 18an lantokiko praktikaldiak hastea planteatzen dutela. Steilas sindikatuak salatu du Espainiako Errege Dekretuak argi uzten duela aurrez aurreko hezkuntza baimentzen ez den bitartean, lantokietako praktikak ezin direla burutu.

 

Ertzainburu bati isuna jarri diote Castro Urdialesera joanda konfinamendua urratzeagatik

Guardia Zibilak konfinamendua urratzeagatik isuna jarri dio Sestaoko ertzain etxeko komisarioari Castro Urdialesen: ez dago bertan erroldatua, eta auto ofizial batean zihoan, bajan egon arren. Duela bi aste harrapatu zuten.

 

Biktima-kopuruak munduan orain arte: 316.730 hildako, 4.805.186 kutsatu, 1.860.036 sendatu

Hauek dira maiatzaren 18ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 316.730. Herrialdeka: AEB 90.978, Erresuma Batua 34.636, Italia 31.908, Frantzia 28.108, Espainia 27.650, Brasil 16.118, Belgika 9.052, Alemania 8.049, Iran 6.988, Kanada 5.782, Herbehereak 5.680, Mexiko 5.045, Txina 4.634, Turkia 4.140, Suedia 3.679, India 3.025, Ekuador 2.736, Peru 2.648, Errusia 2.631, [Euskal Herria 1.979, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.881, Irlanda 1.543, Portugal 1.218, Indonesia 1.148, Errumania 1.107...

- Kutsatuak 4.805.186. Herrialdeka: AEB 1.527.664, Espainia 281.752, Errusia 277.719, Erresuma Batua 243.695, Brasil 241.080, Italia 225.435, Frantzia 179.569, Alemania 176.651, Turkia 149.435, Iran 120.198, India 95.698, Peru 92.273, Txina 82.947, Kanada 82.947, Belgika 55.280, Saudi Arabia 54.752, Mexiko 47.144, Herbehereak 43.995, Txile 43.781, Pakistan 40.151,  Ekuador 33.182, Qatar 32.604, Suitza 30.587, Suedia 30.143, Bielorrusia 29.650, Portugal 29.036, Singapur 28.038, [Euskal Herria 27.277, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 24.112...

- Sendatuak 1.860.036.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko 40,6. Munduan: San Marino 1.209, Belgika 781, Andorra 660, [Euskal Herria 624, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 591, Italia 528, Erresuma Batua 511, Frantzia 432, Suedia 365, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 332, Irlanda 313, Man uhartea 282, AEB 275, Anglo-normandiar uharteak 248, Suitza 218, Montserrat 200, Luxemburgo 171...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

LGTBI+fobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean, 'normaltasun berriaren' aurka borrokatzera deia

Konfinamendu garaian ere eraso LGTBI+fobikoak ematen ari direla salatu du Bizkaiko Ekainak 28 Koordinadorak. Osasun krisiaren testuinguruan urteetako lorpenak ez galtzera eta askatasun berriak irabaztera deitu du.

 

Estatistiketatik desagertutakoak

Osasun Sailak berak orain arte emandako datuen arabera, 1.455 gaixo hil dira koronabirusak jota otsailaren 28tik. Maiatzaren 14an datuak emateko modua aldatu zuen sailak, eta orain 868 hildako soilik agertzen dira. Ospitaleetan hildakoen datua bakarrik ari da aintzat hartzen serieak lantzeko.

Berriak argitaratutako informazioa:

 

Torrak ez ditu hauteskundeak deituko Katalunian krisia igaro arte

Hauteskundeek alderdien arteko “lehia gordina” piztuko lukete Kataluniako presidentearen izenean, “lankidetza” beharrezkoen denean. Herrialdea alderdien gainetik jartzera deitu du.

 

10.000 biztanletik beherako herrietan ordutegirik ez

Astelehenean jarriko dira indarrean larunbatean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako neurriak. Horrez gain, espazio publikoan maskaren erabilera arautuko duela jakinarazi du Espainiako Gobernuak.

 

Euskal Herrian 1.979 hil dira gaur arte, milioiko 624

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, denetara Euskal Herrian maiatzaren 17a arte 1.979 pertsona hil ditu Covid-19ak, 27.277 kutsatu eta ospitaleratuta 467 daude. "Sendatuak" ataleko kopururik ez du gehiago ematen Berria egunkariak –Euskal Herri mailako estatistikak pandemiaren hasieratik osatu dituen erakunde bakarrak–, maiatzaren 14an EAEko datuen kontabilitatean Osakidetzak egindako aldaketen ondorioz kopuruok kalkulatzeko bermerik ez dela eta.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 359 (+1), Bizkaian 824 (+6), Gipuzkoan 283 (+0), Nafarroan 503 (+2). Iparraldeko 10 herritar hil dira pandemiaren hasieratik.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 624. Lurraldeka: Araba 1.076, Bizkaia 714, Gipuzkoa 391, Nafarroa 768.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.541 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.324. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago kontatuz heriotzak miloi 1 biztanleko (bezperako datuekin): San Marino 1.209, Belgika 777, Andorra 660, Espainia 590, Italia 525, Erresuma Batua 508, Frantzia 423, Suedia 364, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 331, Irlanda 311 ...

Txina elikagai stockak sendotzen ari da, bigarren koronabirus olaturako prestatzeko

Txinako Gobernuak elikagaien ekoizpen eta saleroskean ari diren konpainiei eskatu die zereal eta bestelako laboreen gordekinak handitzeko, koronabirusaren hurrengo olatuak eta infekzio kopuruen ugaritzeak munduko hornidura sareak astindu ditzakeelako. Bereziki soja ale, soja olio eta arto gehiago ekoiztu eta metatzeko eskatu die, Reuters agentziari zenbait konpainiak aitortu diotenez.

 

Espainian 87 hil dira azken egunean, alarma egoera abiatuz geroztik kopuru txikiena

Pedro Sanchezek jakinarazi die albistea berarekin bilera telematikoa egin duten autonomietako presidenteei: azken 24 orduetan 87 heriotza eragin ditu COVID-19 pandemiak, joan den martxoaren 14an Espainiako lehen ministroak alarma egoera ezarri zuenetik egun bakarrean ikusi den txikiena. Martxoaren 15etik aurrera egun bakar batean ere ez dira 100 lagun baino gutxiago hil, justu atzo arte. Apirilaren 2a gertatu zen egunik latzena, estatu osoan denetara 950 heriotza kontabilizatu baitziren.

Biktima-kopuruak munduan orain arte: 313.263 hildako, 4.721.887 kutsatu, 1.812.189 sendatu

Hauek dira maiatzaren 17ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 313.263. Herrialdeka: AEB 90.113, Erresuma Batua 34.466, Italia 31.763, Frantzia 27.625, Espainia 27.563, Brasil 15.633, Belgika 9.005, Alemania 8.027, Iran 6.937, Kanada 5.679, Herbehereak 5.670, Mexiko 4.767, Txina 4.633, Turkia 4.096, Suedia 3.674, India 2.871, Ekuador 2.688, Errusia 2.537, Peru 2.523, [Euskal Herria 1.969, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.879, Irlanda 1.533, Portugal 1.203, Errumania 1.094, Indonesia 1.089...

- Kutsatuak 4.721.887. Herrialdeka: AEB 1.507.773, Espainia 276.505, Errusia 272.043, Erresuma Batua 240.161, Italia 233.142, Brasil 224.760, Frantzia 179.365, Alemania 176.244, Turkia 148.067, Iran 118.392, India 90.648, Peru 88.541, Txina 82.941, Kanada 75.864, Belgika 54.989, Saudi Arabia 52.016, Mexiko 45.032, Herbehereak 43.870, Txile 41.428, Pakistan 38.799,  Ekuador 32.763, Suitza 30.972, Qatar 30.572, Suedia 29.677, Portugal 28.810, Bielorrusia 28.681, Singapur 27.356, [Euskal Herria 27.161, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 24.048, Arabiar Emirerri Batuak 22.627, Bangladesh 20.995...

- Sendatuak 1.812.189.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.209 Belgika 777, Andorra 660, [Euskal Herria 621, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 590, Italia 525, Erresuma Batua 508, Frantzia 423, Suedia 364, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 331, Irlanda 311, Man uhartea 282, AEB 272, Anglo-normandiar uharteak 248, Suitza 217, Montserrat 200, Luxemburgo 166...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Osasun sektorearen erreformatzeko "plan masiboa" hitz eman du Macronek

Ma santé 2022 edo "nire osasuna 2022" izena jarri dio egitasmoari Frantziako Estatuko presidenteak. Ondoko astetik goiti abiatuko da egitasmoaren lantzeko fasea.

 

Donostiako uhartea urbanizatzeko dirua saltoki txikiak laguntzeko bideratzea eskatu dio Parkea Bizirik-ek udal-gobernuari

"Beharrezkoak ez diren proiektuekin donostiarrak ez zorpetzea" eskatu dio udal-gobernuari, Santa Klara uhartea urbanizatzeko xedea ezeztatzeko deia berretsiz. 4,2 milioi euro ditu egitasmoari bideratzekoak Donostiako udal-gobernuak.

 

Euskal Herrian 1.969 hil dira gaur arte, milioiko 621

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, denetara Euskal Herrian maiatzaren 16a arte 1.969 pertsona hil ditu Covid-19ak, 27.161 kutsatu eta ospitaleratuta 492 daude. "Sendatuak" ataleko kopururik ez du gehiago ematen Berria egunkariak, maiatzaren 14an EAEko datuen kontabilitatean Osakidetzak egindako aldaketen ondorioz kopuruok kalkulatzeko bermerik ez dela eta (1).

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 357, Bizkaian 816, Gipuzkoan 283, Nafarroan 501. Iparraldean Berria-k 10 dauzka kontabilizatuta.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 618.

Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago kontatuz heriotzak miloi 1 biztanleko (bezperako datuekin): San Marino 1.209 Belgika 773, Andorra 634, Espainia 587, Italia 523, Erresuma Batua 501, Frantzia 422, Suedia 261, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 329, Irlanda 308...

(1) Eusko Jaurlaritzaren Osakidetza zerbitzuak Maiatzaren 14an biktimen kontaketan egindako aldaketen anabasa honela kontatu du Berria-k: "BERRIAk bi hilabetez etenik gabe jarraitu du koronabirusaren zabalpena, egunez egun berrituz datu estatistikoak eta grafikoak. Baina Jaurlaritzak datuak emateko modua hankaz gora jarri zuen maiatzaren 14an, eta serie estatistiko batzuk berregin ditu. Aldaketa horien ondorioz, BERRIA egunero egiten ari zen jarraipenak eten bat izan du bi egunez, eta eskura dauden datu berrietara egoki behar izan du. Zenbait datu galdu egin dira, beste batzuk desitxuratu, eta beste batzuk erabiltezin bihurtu dira. Azken hori da sendatuen kasua, adibidez. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak guztiz irizpide ezberdinak erabiltzen dituzten sendatutakoen kopuruak emateko".

Datuon fidagarritasun ezak jarraitzen du, Eusko Jaurlaritzarena den EITBk berak gaur aitortzen duenez: " EAEko koronabirus kasuen kontabilizazioan izandako aldaketek Espainiako Gobernuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko zifra-dantza eragin dute eguerdian (...) Ikusi egin beharko da kontabilitatearen inguruko zalantzak datozen orduetan argitzen ote diren".

Italiak ekainaren 3an bere mugak irekiko dizkie Europar Batasunako herritar guztiei

Giuseppe Conti lehen ministroak sinatuta gaur plazaratu da Italiako Gobernuaren ebazpen berria, arautuz ekainaren 3tik batetik Italiako herritarrek libre izango dutela estatu osoan batetik bestera mugitzea eta bestetik Italia eta Europar Batasunako gaineako herrialdeen arteko mugak ere libre egongo direla. Italiak ez die inolako berrogeialdirik ezarriko EBtik iritsitako herritarrei.

Europan Covid-19 pandemia nozitzen lehena izan den eta oraindik ere kaltetuenetakoa den Italiak eduki du ezarrita itxialdirik gogorrenetakoa –hasieran gobernua industrialen presioz saiatu zen arren hain neurri esturik ez hartzen– baina orain deseskaladari ere abiada ematea erabaki duela dirudi. Ekainaren 3a arte itxaron barik, datorren astelehenean bertan –maiatzak 18– italiarrei kenduko zaie eskualde mailan mugitzeko oztopo oro eta, nabarmenagoa dena, Italiako industria, komertzio eta ostalaritza guztia ere zabalduko dute.

Covid-19aren beldurra ez da aukera txarra plastiko gehiago sortu eta erraustuz jarraitzeko

Bihotz oneko herritarrak, ia inork aurrez iragarri ez zion izurriaren lehen kalteen eraginpean groggy dabilela, mundu berri hobe baten etorrera ikusi dutenei sinetsi nahi lieke. Baina aurreko mundu zaharraren jokabide zitalenak gaiztotzen ari direla ere ohartzen da. Bat aipatzeko, erabilera bakarreko plastikoen beroaldi berria… errausketa masiboz osatua, noski. Garapen iraunkor bateranzko trantsizioa ez da berez eta erraz etorriko.

 

Biktima-kopuruak munduan orain arte: 308.645 hildako, 4.628.563 kutsatu, 1.759.589 sendatu

Hauek dira maiatzaren 16ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 308.645. Herrialdeka: AEB 88.507, Erresuma Batua 33.998, Italia 31.610, Frantzia 27.529, Espainia 27.459, Brasil 14.817, Belgika 8.959, Alemania 8.001, Iran 6.902, Herbehereak 5.643, Kanada 5.562, Txina 4.633, Mexiko 4.477, Turkia 4.055, Suedia 3.646, India 2.753, Ekuador 2.594, Errusia 2.418, Peru 2.392, [Euskal Herria 1.966, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.878, Irlanda 1.518, Portugal 1.190, Indonesia 1.076, Errumania 1,070...

- Kutsatuak 4.628.563. Herrialdeka: AEB 1.484.285, Espainia 274.367, Errusia 262.843, Erresuma Batua 236.711, Italia 223.885, Brasil 218.223, Frantzia 179.506, Alemania 175.699, Turkia 146.457, Iran 116.635, India 85.784, Peru 84.495, Txina 82.933, Kanada 74.613, Belgika 54.644, Herbehereak 49.176, Saudi Arabia 43.681, Mexiko 42.595, Txile 39.542, Pakistan 37.218,  Ekuador 31.467, Suitza 30.514, Qatar 29.425, Suedia 29.207, Portugal  28.583, Bielorrusia 27.730, Singapur 26.891, [Euskal Herria 26.689, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 23.956, Arabiar Emirerri Batuak 21.831, Bangladesh 20,065 ...

- Sendatuak 1.759.589.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.209 Belgika 773, Andorra 634, [Euskal Herria 620, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 587, Italia 523, Erresuma Batua 501, Frantzia 422, Suedia 261, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 329, Irlanda 308, Man uhartea 282, AEB 268, Anglo-normandiar uharteak 248, Suitza 217, Montserrat 200, Luxemburgo 165...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

EAEko herritarrek ere astelehenetik nork bere probintzian mugitu ahal izango dute

Arratsaldean Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez zabaldu duenez, ordu batzuk bider kaleratuko duen dekretu bidez baimenduko die Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrei beren lurraldeetan barrena mugitzea. Espainiako Gobernuak Nafarroa bezala EAE osoa ere deskonfinamenduaren 1. fasean sartu zituen dekretuak norbere lurraldean libre mugitzeko aukera ematen zuen arren, Eusko Jaurlaritzak bere aldetik ebatzi zuen hiru lurraldeotako herritarrei eskubide hori murriztea, Nafarroako Gobernuak ez bezala. Hainbat protesta eragin zituen mugatze horrek. Aldaketa egiteko Jaurlaritzak argudiatu du kutsaduraren datuak onak direla azken egunetan eta unea iritsi dela «mugikortasun arduratsua berreskuratzeko».

Eusko Jaurlaritzak, 1. fasea bere osotasunean astelehenetik martxan jarri ostean, hurrengo ostiralean –maiatzak 22– Madrilgo Gobernuari EAE 2. fasera pasarazteko eskatuko dio.

Euskaldunok noiz zeharkatu ahal izango ote dugu gure barne frontera?

Lehenik Espainiak jakinarazi zuen bere eremura atzerritik sartutako edozein jendek 14 eguneko berrogeialdia nozituko zuela, eta ondoren Frantziak erabaki du neurri bera, nazioarteko ohitura diplomatikoetan erreziprozitateak hala agintzen duelako. Pagaburuak euskaldunok izango gara, eguneroko lanerako baimen berezia dutenez aparte gainerako guztioi eragotziko digulako frontera gainditzea ondorengo deskonfinatze faseetan ere.

 

Hegoaldean 3 heriotza berri gehituta, Euskal Herrian 1.965 hil dira gaur arte, milioiko 619

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, Hegoaldean 2 pertsona gehiago hil ditu koronabirusak, Euskal Autonomi Erkidegoan 1, Nafarroan 2. Iparraldetik heriotza gehiagoren berririk ez iristekotan, denetara Euskal Herrian maiatzaren 14a arte 1.965 pertsona hil ditu Covid-19ak.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 619.

Covid-19 pandemiak gainditu du 300.000 heriotzen arrastoa munduan

Worldometers zerbitzuak –koronabirusaren jarraipen estatistikoan erreferentzia denak, Johns Hopkins Institutuarekin batera– maiatzaren 14ko arratsaldeak jaso duenez, dagoeneko Covid-19 pandemiak munduan eragin ditu 300.000 heriotza baino gehiago. Estatistika horietan jasota daude soilik munduko estatuek egunero ofizialki finkatutzat eman dituzten heriotzak. Pandemiaren hasieratik hona 4,5 milioi gaixotu ditu koronabirusak eta horietatik dagoeneko 1,7 milioi eman dituzte agintariek sendatutzat.

Pandemiaren orain arteko historian apirilaren 18a suertatu zen egunik hilgarriena, mundu osoan 8.419 heriotza kontabilizatuz. Maiatzaren 14an, orain arte kontabilizatutako azken egunean, 5.317 pertsona hil dira. Gainerakoan, hauek dira maiatzaren 15eko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak:

- Hilak 303.082. Herrialdeka: AEB 86.912, Erresuma Batua 33.614, Italia 31.368, Frantzia 27.425, Espainia 27.321, Brasil 13.993, Belgika 8.903, Alemania 7.928, Iran 6.854, Herbehereak 5.590, Kanada 5.472, Txina 4.633, Mexiko 4.220, Turkia 4.007, Suedia 3.529, India 2.649, Ekuador 2.338, Errusia 2.305, Peru 2.267, [Euskal Herria 1.962, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.872 , Irlanda 1.506, Portugal 1.184, Errumania 1.053, Indonesia 1.043...

- Kutsatuak 4.521.989. Herrialdeka: AEB 1.457.593, Espainia 272.646, Errusia 252.245, Erresuma Batua 233.151, Italia 223.096, Brasil 202.918, Frantzia 178.870, Alemania 174.975, Turkia 144.749, Iran 114.533, Txina 82.929, India 81.997, Peru 80.604, Kanada 73.401, Belgika 54.288, Saudi Arabia 46.869, Herbehereak 43.481, Mexiko 40.186, Txile 37.040, Pakistan 35.788, Ekuador 30.502, Suitza 30.463, Suedia 28.582, Portugal 28.319, [Euskal Herria 25.990, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua, maiatzaren 13ko datua], Qatar 28.272, Bielorrusia 26.772, Singapur 26.098, Irlanda 23.827...

- Sendatuak  1.702.152 .

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: 38,9. Herrialdeka: San Marino 1.209, Belgika 769, Andorra 634, [Euskal Herria 618, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 584, Italia 519, Erresuma Batua 495, Frantzia 420, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Suedia 350, Herbehereak 326, Irlanda 305, Man uhartea 271, AEB 263, Anglo-normandiar uharteak 248, Suitza 217, Montserrat 200, Luxemburgo 165...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Frantziako laborategi batek dio txertoa lortzen badu AEBek izango dutela lehentasuna eta polemika piztu du

Merkatuaren logikan mantendu daiteke bizitzak salbatuko lituzkeen txertoa? Txertoaren ikerketarako finantzazio gehien AEBek jarri dutenez, txertoa lortuz gero lehentasuna eurek dutela esan du Frantziako Sanofi laborategiak, eta Frantziako Gobernuaren haserrea piztu dute adierazpenek.

 

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, uztailaren 12 edo 19an?

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Legebiltzarreko ordezkari politikoekin egin du bilera, eta hauteskundeak egiteko aurkeztu dituen bi eszenatokiez mintzatu dira: uztaila edo iraila-urria. Lehendakariak uztailean egiteko erabakia dagoeneko hartua duela uste du oposizioak, eta alarma egoeran hauteskundeak deituz gero auzitara joko duela iragarri du Liga Foralistak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude