Koronabirusik ez duten gaixoak Osakidetzan ate-joka

  • Osakidetzan arratsaldeko ebakuntzak, kanpo-kontsultak eta proba osagarriak ez dira normaltasunera itzuli. Koronabirusa ez, beste gaixotasunen bat duten milaka herritarrei eragiten die horrek, iazko datuen arabera.


2020ko ekainaren 1ean - 08:44
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nekane Murga Osasun sailburuak maiatzaren 30ean emandako datuen arabera, "Osakidetzak goizeko txandan jarduera kirurgikoaren ia %100 berreskuratu du". Ez du zehaztu zenbat ebakuntza egiten diren goizeko txandan eta zenbat arratsaldekoan. Aurreratu du "ekainean arratsaldean ere ebakuntzak programatzen hasiko" direla.

Onartu du kanpo-kontsultek eta proba osagarriek pandemiaren aurreko martxara iristeko gehiago falta dutela: %40-%70ekoa da egungo jarduera.

2019an zenbat ebakuntza, kontsulta eta proba osagarri egin ziren?

2019an 152.209 interbentzio kirurgiko egin ziren, egindako proba osagarriak 430.113 izan ziren eta ospitaleetan egindako kontsultak 4 milioi eta erditik gora izan ziren. Hiru kopuru horiek urtez urte gora egin dute azken bost urteetan. Osakidetzaren 2019ko memorian kontsultatu daitezke datu guztiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!