Zer gehiago egin daitekeen Ipar Euskal Herrian bigarren fasetik aurrera

  • Dekonfinamenduaren bigarren fasean sartu da Ipar Euskal Herria astelehenean eta horri esker aurretik egin ezin ziren hainbat jarduera berreskuratuko dituzte Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herritarrek.


2020ko ekainaren 03an - 09:32
Fase berrian eskolak berriz martxan jarri ahalko dira, segurtasun neurriekin bada ere.

Fase aldaketari esker, ostatuak eta jatetxeak ireki ahal izango dira aurrerantzean. Langileek maskara jantzi beharko dute, hori bai. Eta ber gauza egin beharko dute bezeroek ere, ostatu barruan direlarik bederen. Gainera, jatetxeetan gehienez hamar laguneko mahaietan elkartu beharko dira herritarrak eta mahai batetik bestera metro bateko distantzia jarri beharko da gutxienez. Horrez gain, ostatuetan zutik kontsumitzea debekatua da oraindik.

Edouard Phillippe Frantziako lehen ministroak fase berri honetarako iragarri dituen beste aldaketa batzuk honakoak dira: hezkuntzan, lehen mailako ikastetxe guztiak irekiko dira eta kolegioen kasuan, hirugarren eta laugarren mailak astelehen honetatik aurrera martxan izango dira. Lizeoen kasua desberdina da: astelehenetik aurrera irekiko dira horiek ere, baina itzulera leku bakoitzeko egoeraren arabera eginen da.

Hotelak eta aterpetxe turistikoak ere berriz ireki daitezke astelehenetik aitzina, baita kiroldegi, jolasleku, parke eta antzokiak ere, ez lehen bezala ordea, edukiera  mugekin eta segurtasun neurriekin baizik. Zinema aretoek zorte txarragoa eduki dute: ekainaren 22ra arte itxita segi beharko dute.

Philippek iragarritako planetan, data hori garrantzitsua bihurtu da, izan ere, ekitaldi handiagoak baimenduta geratuko dira, hori bai, 5.000 lagun baino gehiago ez biltzeko baldintzarekin.

Aldaketa handiak dira, kontuan izanik Ipar Euskal Herriko biztanleek konfinamendua hasi zenetik ezin izan dutela 100 kilometro baino urrunago joan. Hemendik aurrera, Frantziako Estatuaren mugetan betiere, urrunago joan ahalko dira. Philippek iradoki du, gainera, ekainaren 15etik aitzina Ipar eta Hego Euskal Herriak bereizten dituen muga ireki daitekeela –antzeko eskaria egin zion Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari, baina astelehenean jakin denez, Sanchezek uko egin dio momentuz–.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude