Polizia-etxeetako garbitzaileak ez dira ari arriskuagatiko plusa kobratzen

  • COVID-19 iritsi baino lehenagoko kontua da. Greba luze baten ondoren, polizia-etxeetako eta epaitegietako garbitzaileek lanaren arriskuagatik eta toxikotasunagatik plusa jasotzea aldarrikatu zuten, baita hitzarmenean jasotzea lortu ere. Ordea, enpresek ez diete halakorik ordaintzen.


2020ko maiatzaren 31n - 10:36
Gipuzkoako polizia-etxe eta epaitegietako garbitzaileak greba garaian. Argazkia: Tolosaldeko ataria.

2018ko irailean hasi ziren. 283 greba egun egin zituzten. Kale garbitzen aritzen ziren garbitzaileekiko (ia denak gizonak) soldata arrakala gainditzea eskatzen zuten. Eta lortu zuten. Sinatutako hitzarmenarekin pozik ziren epaitegiak eta polizia-etxeak garbitzen dituzten garbitzaileak (ia denak emakumeak). Gaur da eguna ordea, soldata igoeran eragina izango lukeen arriskuagatiko eta toxikotasunagatiko gehigarria ez dutela kobratzen.

Lanaren arriskua erakusten duen egoera betean daude. Garbitzaileek ez dakite epaitegietatik eta polizia-etxeetatik koronabirusak kutsatutako pertsonak pasatzen diren ala ez. Zenbait alditan, zahar egoitzetako eta osasun zentroetako langileak bezala, babeserako trajerik gabe aritu dira lanean. Langile horiek gogorarazi dute kale garbitzaile gizonezkoak koronabirusa dela-eta desinfekzio lanetan gogor ari diren moduan, emakumeak ere halaxe ari direla epaitegi eta polizia-etxeetan, baina gehigarririk kobratu gabe.

Hala adierazi dute soldata arrakala gainditzeko 283 eguneko greba egin zuten garbitzaileek: “Borrokan jarraituko dugu, konkistatutako eremu guztietan bizi dugun egoera salatuko dugu. Helburu bat daukagu: ikusezinak izateari uztea”.

Greba garaian Nekane Zabala Hernaniko polizia-etxearen garbitzaileak haien egoera eta aldarrikapenak kontatu zituen Donostiako Kaxilda liburu-dendan Argiak antolatutako solasaldian. Hemen dituzue bere hitzak Estitxu Eizagirreren blogean jasoak eta beste honetan Eneritz Arzallusek egindako bideoa.

ELA sindikatuak testak eskatu ditu garbitzaileentzat

Sindikatuak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak testak egiten dizkie bere langileei, eta aldiz garbiketako langile azpikontratatuak eta zerbitzu laguntzaileetako langileak ez ditu kontuan hartzen. Maiatzaren 8an Segurtasun Sailak iragarri zuen Ertzaintzako kide guztiei COVID-19 detektatzeko test serologikoak egingo zizkietela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude