Maiatzaren 15 arteko datuak eman ditu Nafarroako Gobernuak. Sintomak agertu zituzten beste 163 egoiliarren heriotzaren kausa zehaztea falta da.
Nafarroako 71 zaharren egoitzetatik 35etan egon dira koronabirus kasuak. Orotara egoiliarren %26,1 kutsatu da, 1.262 pertsona. Koronabirusagatik 260 heriotza baieztatu dira, baina hil aurretik sintomak agertu zituzten beste 163 heriotzaren kausa zehaztea falta da oraindik. Datuak Nafarrokoa Gizarte Eskubideen kontseilari Mari Carmen Maeztuk eman ditu.
Zaharren egoitzetan egin den lana defendatu du Maeztuk: "Albisteek ez dute gehiegi lagundu. Esaten dute ez dagoela kontrolik, tratua ez dela egokia... Nafarroako egoitzetan pertsonek jaso duten tratua duina izan da, eta beharrezko neurriak jarri dira martxan". Aipatu datuak jasotzen dituen txostena aurkeztu du gaur Nafarroako Gobernuko ordezkariak, baina auditoria bat ere iragarri du, uztaila amaierarako amaitua nahiko lukeena. Hain zuzen ere, gaurtik aurrera zabaldu da Nafarroako zahar egoitzetan bisitak egiteko aukera.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.