Adinekoen egoitzetara bisitak gaurdanik baimenduta Nafarroan

  • Aurretiaz adostutako hitzordu sistema bidez jardungo dute, betiere zentroan COVID-19 kutsaturik edo berrogeialdi kasurik egon ezean.


2020ko ekainaren 1ean - 11:52
Argazkia: euskalerriairratia.eus
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nafarroako Gobernuko Osasun eta Eskubide Sozialen departamentuen erabakiaren arabera, adinekoen egoitzetan bizi diren egoiliarrei bisitak egitea baimenduta dago gaurtik aurrera. Alarma egoeraren baitan, trantsizioaren bigarren faserako irizpide berrien baitan kokatzen da neurria, maiatzaren 16ko 414/2020 ministegi aginduaren arabera, hain zuzen ere.

Indarrean den agindu horrek tutoretzapeko etxebizitzetako egoiliarrak bisitatzeko baldintzak zehazten ditu, eta maiatzaren 23an igorritako beste batek, berriz, autonomia erkidegoei auzia kudeatzeko eskumena esleitu zien. Horrenbestez, Nafarroako aginte politikoak gaurtik aurrera bisitak egoitzekin adostutako hitzorduen bidez egin ahal izango direla adierazi du.

Baldintza nagusiak

Senideak ikusteko bi aurrebaldintza bete beharko ditu zentro bakoitzak: ezin du ez COVID-19 kasu positiborik, ez berrogeialdian dagoen egoiliarrik izan.

Segurtasun protokoloak

Baldintza orokorrak ez ezik, derrigorrezko neurriak ere ezartzen ditu protokoloak, bisitan nahiz horren ondoren bete beharko direnak; hala nola, eskuen desinfekzioa, gorputz-tenperatura neurketa, maskaren erabilpena eta bi metroko distantzia mantentzea. Derrigorrezko betekizun horiez gain, etxetik egoitzetara zuzenean bidaiatzea gomendatzen dute. Bertan, banaka gerturatu beharko diren bisitariek erregistrorako sistemak eta zirkulaziorako zirkuituak jarraitu beharko dituzte.

Ordutegiak

Bisiten iraupenari dagokionez, orduerdi eta ordubete bitartean luza daitezke, egoiliar kopuruaren eta zentroaren antolakuntza gaitasunaren arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude