Ikasturtea irailaren 7an "normal" hasi nahi du Jaurlaritzak eta sindikatuek gastuak ekidin nahi hutsa egotzi diote

  • EAEko Hezkuntza sailak ikasturtea irailaren 7an hastea aurreikusten du, ohiko formatoan, hau da, ikasle guztiak geletara aldi berean itzuliz. Hezkuntzako bost sindikatuk ohar bateratuan salatu dute planteamendu hau "arduragabea" dela eta osasun zein hezkuntzaren beharrak kontuan hartu gabe "gastu gehikuntza ekidite soila" duela helburu. Sindikatuok bilera batera deitu dute Hezkuntza Saila ekainaren 10erako.


2020ko ekainaren 05an - 07:00

Cristina Uriarte EAEko Hezkuntza Sailburuak hurrengo ikasturtea irailaren 7an eta "ohiko" moduan hastea espero dutela iragarri du Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, ekainaren 4an. Maila guztietako ikasle guztiak geletara aldi berean itzultzea da gaur gaurkoz duten asmoa, eta etenda dauden hainbat zerbitzu berriz martxan jartzea, adibidez garraioa eta jangela. DBHko eta Batxilergoko ikasleek ordutegi jarraitua egingo lukete, hartara etxean bazkaltzeko. Irrati bidezko elkarrizketa horretan, zentroei ohartarazi zien "B plana" prest izan behar dutela, pandemiak berriz ere gogor joko balu berriz ere online bidezko eskolara itzultzeko.

Steilas, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ikasturte hasiera planteamendu hau "arduragabetzat" hartu dute: "Egin beharko litzatekena osasuna bermatuko duten neurri eraginkorrak hartuz, aurrez aurreko ikasketak berreskuratzen joateko plangintza bat landu eta plangintza hori aurrera eramateko beharrezko segurtasun neurri, baliabide, ratio murrizketa zein plantila gehikuntzak aurreikustea litzake. Hori egin beharrean, osasuna bermatzeko irizpideak, irizpide pedagogikoak zein hezkuntza sistemak dituen beharrak aintzat hartu gabe, gastu gehikuntza ekidite soilera bideratutako planteamenduak egin dituzte. Honek agerian uzten du Jaurlaritzak Hezkuntzari ematen dion balio murritza eta gure Hezkuntza sistema indartzeko eta bertan inbertitzeko asmo eskasa".

Bilerara deitu dute Hezkuntza saila ekainaren 10erako

Sindikatuek salatu dute aspalditik eskatu diotela Hezkuntza Sailari hurrengo ikasturtea elkarrekin planifikatzea: "Datorren ikasturtera begira, ikasturte hasierarako plangintza, hasiera baldintzak, osasuna bermatzeko hartu beharreko segurtasun neurriak, beharrezko plantila handitzeak... langileon ordezkariokin partekatu eta adostuak izan daitezela galdegin diogu. Gaur gaurkoz ordea, Hezkuntza Sailak ez die gure eskaerei erantzun eta datorren ikasturte hasierako baldintzak zein itzulera plan orokorra gurekin negoziatu eta adosteko bilera deialdirik ere ez dugu oraindik jaso".

Bilera egun zehatzera deitu dute Hezkuntza Saila sindikatuok: ekainaren 10ean, 11:30ean Lakuan.

Hemen irakur daiteke ohar bateratua osorik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude