3.767 langabe gehiago Hego Euskal Herrian, maiatzean

  • Enplegu Zerbitzu Publikoen datuen arabera, apirilean baino 3.767 lagun gehiago batu dira langabeziaren zerrendara Hego Euskal Herrian, maiatzean. Guztira 182.852 herritar daude langabezian.


2020ko ekainaren 2an - 15:46
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Konfinamendua hasi zenetik, berriz ere gora egin du langabeziak, baina aurreko hilabeteetan baino kopuru txikiagoan. EAEn %2,2 hazi da langabezia maiatzean, eta Nafarroan %31,6. “Enplegua ez suntsitzeko premiazko neurriak beharrezkoak” direla nabarmendu du ELA sindikatuak

Kaltetuenak, gazteak

Langabeziaren igoerak 25 urtetik beherako gazteengan gogor eragin duela ere azpimarratu du ELAk, eta enpleguari eusteko konpromisoa eta neurriak hartzeko eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari, “epe laburrean milaka enpresa eta lanpostu suntsi ez daitezen. Horretarako, ezinbestekoa da sindikatu guztien, patronalaren eta Eusko Jaurlaritzaren edo Nafarroako Gobernuaren arteko akordioa”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langabezia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!