Zaharren egoitzak ikertzeko eskatuko diote pentsionistek Arartekoari eta Fiskaltzari

  • Pentsionistek mobilizazioak egin dituzte hiriburu eta herrietan astelehenean. Hildako adineko pertsonak gogoratu dituzte. Gizarte gastuetan eta pentsioetan murrizketarik ez dutela onartuko adierazi dute.


2020ko ekainaren 01an - 15:34
Bilbon, Udaletxe aurrean batu dira pentsionistak. Argazkia: @AndoniOtx.

Konfinamendu aurreko dinamika berrartuz, hiriburuetan ez ezik dozenaka herritan ere egin dituzte mobilizazioak, segurtasun neurriek eta osasun krisiak baldintzatuta bada ere. Zaharren egoitzetako baldintzak eta heriotzak oso presente egon dira mobilizazioetan. Aurreko astean jakin zen maiatzetik 1.912 pentsionista gutxiago daudela EAEn, pandemiaren ondorioz.

Gasteizen Arabako Pentsionistak Lanean deituta batu dira plaza berrian 200 pertsona inguru. Hurrengo egunetan Arartekoan eta Fiskaltzan idatziak aurkeztuko dituela jakinarazi du Arabako pentsionisten elkarteak. Zaharren egoitzak ikertu ditzala eskatuko diete bi erakundeei.

Donostiako deialdiaren leloa “Adineko mendekoak etxean eta egoitzetan, bizitza eta duintasuna” izan da. Bilbon, Andrea Uña bozeramaleak azaldu du oraindik ez dagoela nahikoa informazio zaharren egoitzetan gertatzen ari denaz. Osasun Sailburu Nekane Murgari, Gizarte Politiken sailburu Beatriz Artolazabali eta Ahaldun Nagusi Unai Rementeriari gutun bidez datuak eskatu diete Bizkaiko pentsionistek, ez dute erantzunik jaso baina jaso arte ez dutela etsiko adierazi du Uñak.

Murrizketarik ez

Datorren krisi ekonomikoan pentsioak ez direla bideragarriak izango dioten ahotsez ohartarazi du Uñak. Errekurtsoak egon badaudela eta ez dutela murrizketarik onartuko adierazi du: “Ez dugu onartuko beti berdinak izatea kaltetuak eta arlo publikoan murriztea, bai osasunean, bai pentsioetan”. Kontrara, egoitzetan edo etxez etxeko arretan inbertsioak handitzea eskatu dute Bizkaiko pentsionistek, eta hori dena aldarrikatzeko kalean jarraituko dutela ziurtatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023-11-16 | Estitxu Eizagirre
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]


2023-11-10 | Ahotsa.info
1080€ Orain herri ekimenak larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du

1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]


Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izateko Nafarroako aurrekontuetako dirua bideratzeko eskatu dute

Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira. 


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


72 urterekin jubilatu? Zergatik Espainiako enpresarien lobbyaren proposamenak ez duen heldulekurik

Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.


Eguneraketa berriak daude