Nola eragingo die umeei beste ume batzuekin ezin jolasteak?

  • Bakarrik jolastu beharrak, edo elkarren artean bi metroko distantziak mantenduz, eragina izango du haurrengan, hala diote adituek. Azken finean, beste ume batzuekin duten hartu-emanaren bidez ikasten dute umeek egoerei, zailtasunei eta gatazkei aurre egiten.


2020ko ekainaren 02an - 14:16

Hainbat lekutan egin duten moduan, Euskal Herrian ere herritarroi test masiboak egingo balizkigute, jakingo genuke zeintzuk ez dauden kutsatuta, eta ondorioz, lasai jolastu ahalko lukete haurrek elkarrekin, besarkatuz eta ukituz. Baina hori egin ezean, ugari dira lagunekin aritzen ez diren haurrak gurean.

3 urtera arteko txikiek oraindik ez dute modu kooperatiboan jolasten, edo behintzat ez dute halakoetarako hainbeste beharrik; atxikimenduzko figurak alboan izatearekin nahikoa dute. Aldiz, 3 urtetik aurrera, beste ume batzuekin ez aritzeak ezinegon handia sor dezakeela dio Alberto Soler psikologoak, eta ondorioak jasaten ari diren umeak ikusten ari direla dagoeneko.

Psikologoaren hitzetan, haurrentzat ezinbestekoa da sozializatzea, jolasteko eta partekatzeko, eta bestela egoera animikoan eragin diezaieke, antsietatea sortuz, jarreran arazoak, garapenean atzera egitea…

Save The Children erakundearen arabera, konfinamenduak eraginda antsietatea sufritzen ari da lau umetik bat.

Gero eta ahots gehiagok egin duten moduan, psikologoak ere eskatu du haurrengan fokua jar dadila eta beren behar eta kezkak kontuan har daitezela, pandemiaren kudeatzaileek ahaztuta dituztela iritzita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Haurtzaroa
Influencer bihurtutako umeak: familia negozio gisa ulertzen denean

Sare sozialetan etxe barruko egunerokoa erakusten duten familiak eta Interneteko erakusleiho erraldoian jolasten, makillatzen edo dantzan jartzen dituzten haurrak milioiak mugitzen dituen negozio bilakatu dira dagoeneko. Adin txikikoak babestuko dituen legedia eskatzen du batek... [+]


2024-03-14 | Sustatu
Kirol eta jolas: umeei kirol jolasak erakusteko material praktikoak, euskaraz

Athlon Kooperatiba Elkarteak Kirol eta Jolas egitasmoa abiatu du, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioarekin elkarlanean. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du.


Jaioberrien orpo-probak 14 gaitz bilatuko ditu aurrerantzean EAEn, antzeman daitezkeen 50 gaitzetatik oraindik urrun

Jaioberriaren orpoan zizta eginez, hainbat gaitz aztertzen ditu osasungintza publikoak. Osakidetzak 14ra igo berri du aztertzen diren gaitzen kopurua, baina beste lurralde batzuekin konparatuta, atzeko postuetan dago EAE: Nafarroan 28 gaitz aztertzen dituzte, Galizian 33,... [+]


Haurren laurdenak, nerabeen gehiengoak eta helduen ia erdiak ez du ondo lo egiten

Gaizki edota behar bezainbeste ordu lo ez egitea normalizatu dugun arren, ondorio garrantzitsuak ditu, adinaren arabera ezberdinak. Loari minutuak lapurtzen dizkiogu helduok, denera heldu ahal izateko; umeen ordutegia berriz, “ez da euren beharren araberakoa, helduen... [+]


Eguneraketa berriak daude