JARRAIPENA | 3 heriotza gehiago EAEn: Euskal Herrian 2.089 hil dira orain arte, milioiko 658

Zuzeneko jarraipena
  • Covid-19 gaitza kezka handia sortzen ari da batean eta bestean, ezin geratu ari baitira herrialdeak. Azken berrien jarraipena egingo dugu hemen.


2020ko maiatzaren 12an - 21:01
Gakoak
(Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)
Polizia gehiegikeriengatik hiru ikerketa dituzte zabalduta Ertzaintzan

Alarma egoeraren aitzakian, konfinamendua errespetatzen ari ez direla iritzita herritarren aurka poliziak egindako gehiegikeriak ari da salatzen hainbat elkarte. Ertzaintzan, hiru barne-ikerketa ireki dituzte, Irunen jazotako kasu bat eta Bilboko bi.

 

Maiatzaren 25era atzeratu du Jaurlaritzak ikastetxeetara itzultzea

Maiatzaren 18an EAEko eskoletan ikasleak hartzeko estaldura juridikorik ez dutela onartu du Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, eta beraz astebete atzeratu du Eusko Jaurlaritzak horretarako aukera (ikastetxe bakoitzak hartu beharko du erabakia). Korapilatsua izaten ari da ikasturte amaierako plana EAEn.

 

Hegoaldean 16 heriotza berri gehituta, Euskal Herrian 1.962 hil dira gaur arte, milioiko 618

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, Hegoaldean 16 pertsona gehiago hil ditu koronabirusak, Euskal Autonomi Erkidegoan 12 eta Nafarroan 4. Iparraldetik heriotza gehiagoren berririk ez iristekotan, denetara Euskal Herrian maiatzaren 13a arte 1.962 pertsona hil ditu Covid-19ak.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 356 (+1), Bizkaian 815 (+9), Gipuzkoan 283 (+2), Nafarroan 498 (+4). Iparraldetik 2 zeuden kontabilizatuta denbora luzez; apirilaren 28an Baionako suprefetak eman zituen bertako ospitalean hildakoen xehetasunak eta horiek kontutan hartuta Berria egunkariak bere estatistikak eguneratu ditu Iparraldeko biktimak 10ean finkatuz (gehiago izan litezke).

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 618.

Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago kontatuz heriotzak miloi 1 biztanleko (bezperako datuekin): San Marino 1.208, Belgika 763, Andorra 634, Espainia 580, Italia 514, Erresuma Batua 489, Frantzia 415, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Suedia 343, Herbehereak 325, Irlanda 303...

Armand Gauz: "Afrikan koronabirusak jada zaharrik ez dauka hiltzeko"

Koronabirus pandemia kontrolatzeko Europak erabaki du konfinazea eta Afrikak atzetik jarraitu dio. Arazoa, alabaina, oso baldintza ezberdinetan kokatuta dago, segun eta Parisen bizi zaren edo Abidjanen. Garaia heldu da gure buruzagiek independentzia eta originaltasuna erakutsi eta behingoz herria hezitzea erabaki dezaten.

 

Biktima-kopuruak munduan orain arte: 298.180 hildako, 4.429.969 kutsatu, 1.659.873 sendatu

Hauek dira maiatzaren 14ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 298.180. Herrialdeka: AEB 85.197, Erresuma Batua 33.186, Italia 31.106, Espainia 27.104, Frantzia 27.074, Brasil 13.158, Belgika 8.843, Alemania 7.861, Iran 6.783, Herbehereak 5.562, Kanada 5.302, Txina 4.633, Turkia 3.952, Mexiko 3.926, Suedia 3.460, India 2.551, Ekuador 2.334, Errusia 2.212, Peru 2.169, [Euskal Herria 1.946, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.870, Irlanda 1.497, Portugal 1.175, Errumania 1.036, Indonesia 1.028...

- Kutsatuak 4.429.969. Herrialdeka: AEB 1,430,348 , Espainia 271,095 , Errusia 242,271 , Erresuma Batua 229,705 , Italia 222,104 6, Brasil 189,157 , Frantzia 178,060 , Alemania 174,098 , Turkia 143,114 , Iran 112,725 , Txina 82,926 , India 78,055 , Peru 76,306 , Kanada 72,278 , Belgika 53,981 , Herbehereak 44,830 , Saudi Arabia 43,211 , Mexiko 38,324 , Pakistan 35,298 , Txile 34,381 , Ekuador 30,486 , Suitza 30,413 , Portugal 28,132 , Suedia 27,909 , [Euskal Herria 25.990, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Qatar 26,539 , Bielorrusia 25,825 , Singapur 25,346 , Irlanda 23,401 ...

- Sendatuak 1.659.873.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.208, Belgika 763, Andorra 634, [Euskal Herria 613, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 580, Italia 514, Erresuma Batua 489, Frantzia 415, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Suedia 343, Herbehereak 325, Irlanda 303, Man uhartea 270, AEB 257, Anglo-normandiar uharteak 247, Suitza 216, Montserrat 200, Luxemburgo 165...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Europako Batasunak turismoa bultzatzeko proposamena egin du

Europako herrialde askori arnasa eman nahi dio Europako Batzordeak eta udako turismo aldia ez galtzeko bidea ireki du hainbat irizpideren bidez. Estatu kideei mugak urratsez urrats irekitzea eskatuko die eta derrigorrezko berrogeialdiak baztertu ditu.

 

Koronabirusaren kudeaketa kritikatzen duten ikasleak Estatuari salatzea eskatu zaie Iparraldeko irakasleei
Frantziako hezkuntza ministeriotik Ipar Euskal Herriko eta Frantziako Estatuko irakasleek maiatzaren 4ean jasotako dokumentuan agertzen da umeen salatzeko eskaera. Hezkuntza arloko sindikatuen haserrea piztu du galdetutakoak.
Hegoaldean 14 heriotza berri gehituta, Euskal Herrian 1.946 hil dira gaur arte, milioiko 613

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, Hegoaldean 14 pertsona gehiago hil ditu koronabirusak, Euskal Autonomi Erkidegoan 13 eta Nafarroan 1. Iparraldetik heriotza gehiagoren berririk ez iristekotan, denetara Euskal Herrian maiatzaren 13a arte 1.946 pertsona hil ditu Covid-19ak, 25.990 kutsatu eta 559 ospitaleratuta daude. Agintariek sendatutzat 18.357 gaixo eman dituzte orain arte.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 355 (+1), Bizkaian 806 (+9), Gipuzkoan 281 (+3), Nafarroan 494 (+1). Iparraldetik 2 zeuden kontabilizatuta denbora luzez; apirilaren 28an Baionako suprefetak eman zituen bertako ospitalean hildakoen xehetasunak eta horiek kontutan hartuta Berria egunkariak bere estatistikak eguneratu ditu Iparraldeko biktimak 10ean finkatuz (gehiago izan litezke).

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 613. Lurraldeka (bezperako datuak): Araba 1.070, Bizkaia 699, Gipuzkoa 388, Nafarroa 755.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.508 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.314. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago kontatuz heriotzak miloi 1 biztanleko (bezperako datuekin): San Marino 1.208, Belgika 756, Andorra 621, Espainia 576, Italia 511, Erresuma Batua 482, Frantzia 414, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Suedia 328, Herbehereak 322, Irlanda 311...

Biktima-kopuruak munduan orain arte: 292.899 hildako, 4.342.849 kutsatu, 1.602.716 sendatu

Hauek dira maiatzaren 13ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 292.899. Herrialdeka: AEB 83.425, Erresuma Batua 32.692, Italia 30.911, Frantzia 26.991, Espainia 26.920, Brasil 12.404, Belgika 8.761, Alemania 7.738, Iran 6.733, Herbehereak 5.510, Kanada 5.169, Txina 4.633, Turkia 3.894, Mexiko 3.573, Suedia 3.313, India 2.415, Ekuador 2.327, Errusia 2.116, Peru 2.057, [Euskal Herria 1.932, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.867, Irlanda 1.488, Portugal 1.163, Indonesia 1.007, Errumania 1.002...

- Kutsatuak 4.342.849. Herrialdeka: AEB 408.636, Espainia 269.520, Errusia 232.243, Erresuma Batua 226.463, Italia 221.216, Frantzia 178.225, Brasil 177.602, Alemania 173.171, Turkia 141.475, Iran 110.767, Txina 82.919, India 74.292, Peru 72.059, Kanada 71.157, Belgika 53.779, Herbehereak 42.984, Saudi Arabia 42.925, Mexiko 36.327, Pakistan 32.674, Txile 31.721, Ekuador 30.419, Suitza 30.380, Portugal 27.913, Suedia 27.272, [Euskal Herria 25.623, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Qatar 25.149, Bielorrusia 24.873, Singapur 24.671, Irlanda 23.242...

- Sendatuak 1.602.716.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.208, Belgika 756, Andorra 621, [Euskal Herria 609, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 576, Italia 511, Erresuma Batua 482, Frantzia 414, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Suedia 328, Herbehereak 322, Irlanda 311, Man uhartea 270, AEB 252, Anglo-normandiar uharteak 242, Suitza 216, Montserrat 200, Luxemburgo 163...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

OMEk ohartarazi du HIESarekin lotura duten heriotzak biderkatu egin daitezkela pandemiak iraun bitartean

Pandemiak eragin duen txerto eta oinarrizko medikamentuen eskasiagatik, Osasunaren Mundu Erakundeak esan du Afrikan milioi erdi bat pertsona hil daitezkela HIESarekin zerikusia duten gaitzekin.

 

Gorroto diskurtso xenofoboen gorakadari frenoa jarri behar zaiola ohartarazi du NBEk

“Pandemiak gorroto eta xenofobia olatua hauspotu du, errudunak bilatu nahian eta beldurra sustatuz”, adierazi du Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak. Interneten eta kalean, arrazakeriak eta xenofobiak gora egin dutela eta horri aurre egiteko eskatu du.

 

Bere ardurak bere gain hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari sindikatuek

“Hezkuntza komunitatearen osasuna bermatu, neurriak negoziatu” lelopean, asteazken honetarako mobilizazioa iragarri dute LAB, ELA, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuek, ohar bateratuan. Joan den astean Jaurlaritzak aurkeztu zuen planaren ostean, eskolara itzultzea ikastetxe bakoitzaren gain uzteko orain hartu duen erabakia “are arduragabekeria handiagotzat” jo dute sindikatuek.

 

EAEn ez bezala, Nafarroan bai elkartu daitezke 10 lagunetik behera etxeetan

Konfinamendua arintzeko fase berean dauden arren, EAEn eta Nafarroan baldintza arrunt desberdinetan bizitzen ari dira aste hau. Nafarroako baldintzak zein diren azaldu dizuegu artikulu honetan.

 

Hegoaldean 9 heriotza berri gehituta, Euskal Herrian 1.932 hil dira gaur arte, milioiko 609

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, Hegoaldean 9 pertsona gehiago hil ditu koronabirusak, Euskal Autonomi Erkidegoan 6 eta Nafarroan 3. Iparraldetik heriotza gehiagoren berririk ez iristekotan, denetara Euskal Herrian maiatzaren 12a arte 1.932 pertsona hil ditu Covid-19ak, 25.623 kutsatu eta 575 ospitaleratuta daude. Agintariek sendatutzat 18.142 gaixo eman dituzte orain arte.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 354 (+1), Bizkaian 797 (+4), Gipuzkoan 278 (+1), Nafarroan 493 (+3). Iparraldetik 2 zeuden kontabilizatuta denbora luzez; apirilaren 28an Baionako suprefetak eman zituen bertako ospitalean hildakoen xehetasunak eta horiek kontutan hartuta Berria egunkariak bere estatistikak eguneratu ditu Iparraldeko biktimak 10ean finkatuz (gehiago izan litezke).

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 606. Lurraldeka (bezperako datuak): Araba 1.064, Bizkaia 685, Gipuzkoa 382, Nafarroa 749.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.501 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.303. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago kontatuz heriotzak miloi 1 biztanleko (bezperako datuekin): San Marino 1.208, Belgika 751, Andorra 621,  Espainia 572, Italia 508, Erresuma Batua 472, Frantzia 408, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Suedia 322, Herbehereak 318, Irlanda 297...

Wuhanen herritar guztiei egingo dizkiete testak, kasu berriak agertu ondoren

Koronabirusaren eragina lehenbizi eta gogorren jasan zuen Txinako eskualdean kasu berriak agertu dira. Gobernuaren erantzuna: herritar guztientzat testak agintzea.

 

Aldi baterako enplegu-erregulaziorako espedientean dauden langileek ez daukate lanpostua ziurtatuta jarduera itzultzean

Espainiako Gobernuak aldi baterako enplegu-erregulaziorako espedientean dauden langileentzat baldintza berriak adostu ditu CEOE eta Cepyme patronalekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin. Jarduera itzultzean orain arte bermatuta zirudien sei hilabetez lanpostua mantentzea. Orain puntu hori "malgutu" da.

 

Ikastetxeak irekitzeko ardura osoa eskola bakoitzaren esku utzi du Jaurlaritzak

Maiatzaren 18an EAEn ikastetxeek ateak irekiko zituztela iragarri zuen Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, eta handia izan da hezkuntza komunitatearen haserrea. Orain beste bide bat hartu du.

 

Errusia eta Euskal Herria, Covid-19a borrokatzeko bi modu... eta bi emaitza

Errusian Covid-19 kristoren abiada hartzen ari omen da, dagoeneko Erresuma Batuaren positibo kopuruak gainditu omen ditu, Vladimir Putinen izen ona gainbehera omen dator errusiarren artean... Ziurrenik EITBren albistegietan ere izango du oihartzuna. Baina errusiarrez behar ote dugu kezkatu euskaldunok? Benetan garrantzia daukaten datuei begiratuz gero... ezin digute euskaldunoi enbidiarik eduki.

 

Biktima-kopuruak munduan orain arte: 287.336 hildako, 4.256.053 kutsatu, 1.527.568 sendatu

Hauek dira maiatzaren 12ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 287.336. Herrialdeka: AEB 81.795, Erresuma Batua 32.065, Italia 30.739, Espainia 26.744, Frantzia 26.643, Brasil 11.625, Belgika 8.707, Alemania 7.661, Iran 6.685, Herbehereak 5.456, Kanada 4.993, Txina 4.633, Turkia 3.465, Suedia 3.256, India 2.294, Ekuador 2.145, Errusia 2.009, Peru 1.961, [Euskal Herria 1.923, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.845, Irlanda 1.467, Portugal 1.144...

- Kutsatuak 4.256.053. Herrialdeka: AEB 1.385.834, Espainia 268.143, Erresuma Batua 223.060, Italia 221.344, Errusia 219.814, Frantzia 177.423, Alemania 172.576, Brasil 169.143, Turkia 139.771, Iran 109.286, Txina 82.918, India 70.768, Kanada 69.981, Peru 68.822, Belgika 53.449, Herbehereak 42.788, Saudi Arabia 41.014, Mexiko 35.022, Pakistan 30.941, Suitza 30.344, Txile 30.063, Ekuador 29.509, Portugal 27.679, Suedia 26.670, [Euskal Herria 25.341, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Bielorrusia 23.906, Singapur 23.822, Qatar 23.623, Irlanda 22.996, Bielorrusia 23.135...

- Sendatuak 1.527.568.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.208, Belgika 751, Andorra 621, [Euskal Herria 606, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 572, Italia 508, Erresuma Batua 472, Frantzia 408, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Suedia 322, Herbehereak 318, Irlanda 297, Man uhartea 270, AEB 247, Anglo-normandiar uharteak 236, Suitza 212, Montserrat 200, Luxemburgo 161...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Internazional Progresista sortu dute besteak beste Chomsky, Varoufakis eta Kleinek

Munduko 40 intelektualek, DiEM25 mugimenduak eta Sanders Institutuak sortu dute Internazional Progresista. Helburua da demokraziaren, elkartasunaren, berdintasunaren eta jasangarritasunaren alde ari diren ekintzaileak, elkarteak, sindikatuak, gizarte mugimenduak eta alderdiak batu, koordinatu eta mobilizatzea.

 

Umeak berriro baztertuta: lan egin edo kontsumitzen ez dutenez, 23 ordu etxean

Gurasoontzat konfinamendu egoera honetan haurrek ia zentralitate osoa hartu dute egunerokotasunean, baina agintarientzat (izan Espainiako ala Jaurlaritzako) existituko ez balira bezala jokatzen ari dira.

 

Kulturgileentzako diru-laguntzak, zozketa bidez

EAEko Gobernuak 2,5 milioi euro bideratu ditu COVID-19aren erruz lanik gabe geratu diren kulturgileak laguntzeko. Diru hori nola banatuko den jakin dugu astelehen honetan: zozketa bidez.

 

Barkatu baina ordubete egunean ez da nahikoa

Pribilegioa bailitzan saldu zuten umeak egunean ordubetez kalera atera ahal izatea, baina motz geratzen da (eta gainera diskriminatzailea da, gainerako adin tarteek halako zorroztasunik ez dutela ikusita).

 

Hegoaldean 7 heriotza berri gehituta, Euskal Herrian 1.923 hil dira gaur arte, milioiko 606

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, Hegoaldean 7 pertsona gehiago hil ditu koronabirusak, Euskal Autonomi Erkidegoan 5 eta Nafarroan 2. Iparraldetik heriotza gehiagoren berririk ez iristekotan, denetara Euskal Herrian maiatzaren 11 arte 1.923 pertsona hil ditu Covid-19ak, 25.341 kutsatu eta 568 ospitaleratuta daude. Agintariek sendatutzat 17.862 gaixo eman dituzte orain arte.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 353 (+2), Bizkaian 793 (+3), Gipuzkoan 277 (+0), Nafarroan 490 (+2). Iparraldetik 2 zeuden kontabilizatuta denbora luzez; apirilaren 28an Baionako suprefetak eman zituen bertako ospitalean hildakoen xehetasunak eta horiek kontutan hartuta Berria egunkariak bere estatistikak eguneratu ditu Iparraldeko biktimak 10ean finkatuz (gehiago izan litezke).

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 606. Lurraldeka (bezperako datuak): Araba 1.058, Bizkaia 685, Gipuzkoa 382, Nafarroa 745.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.495 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.297. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago kontatuz heriotzak miloi 1 biztanleko (bezperako datuekin): San Marino 1.208, Belgika 747, Andorra 621, Espainia 569, Italia 505, Erresuma Batua 469, Frantzia 404, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Suedia 319, Herbehereak 317, Irlanda 295 ...  Kopuru horiekin, Euskal Herria herrialde independente balitz munduko zerrendan laugarren legoke.

Gurutzetako ospitaleko langileek protesta artean hartu dute Urkullu

Astelehen goizez, Gurutzetako ospitalera bisita egin dute Iñigo Urkulluk, Nekane Murgak eta Juan Luis Diegok. Osasun langileek protesta oihu artean hartu dituzte.

https://www.argia.eus/albistea/gurutzetako-ospitaleko-langileek-protesta-artean-hartu-dute-urkullu


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude