ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

  • Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


2023ko martxoaren 02a - 12:19
Azken eguneraketa:16:34

90.000 milioi euro irabazi dituzte farmazeutika enpresek Covid-19aren txertoarekin, 2021 eta 2022an. Korporazio Multinazionalen Ikerketarako Zentroak (SOMO) argitaratu duen ikerketaren berri eman du El Saltok.

Pfizer/BioNTech izan da diru gehien irabazi duen enpresa, 40.000 milioi dolarrekin. Haren atzetik daude Moderna (20 milioi) eta Sinovac (19 milioi). Nabarmen gutxiago irabazi dute, berriz, AstraZeneca (4 milioi), Johnson and Johnson (2,4 milioi) eta Novavax (1,1 milioi) multinazionalek.

Hainbat diru-iturri izan dituzte enpresa hauek. Milioika dolar publiko jaso dituzte txertoaren ikerketa eta garapenerako, eta txertoa atera bitartean, iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi dituzte txertoak. Ikerketak dioenez, txertoaren zazpi ekoizlek 5,8 milioi dolar jaso zituzten funts publikoetatik, horietatik 5 milioi AEBetako Gobernuarenak. Hala ere, diru gehien aldez aurreko erosketetan irabazi zuten. Ikerketak dioenez, 86.600 milioi dolar eskuratu zituzten farmazeutikek, txertoa merkaturatu baino lehen.

Txertoaren garestitzea

Txertoaren inguruko akordioek ez zuten prezioa izoztearen inguruko ezer zehazten. Hortaz baliatuta, horien prezioak gora egin zuen behin merkaturatu ondoren. Esate baterako, Pfizer/BioNtech-en txertoa 19 eurotik 30era garestitu zuten, eta Modernarena 16tik 26 eurora. Hala, enpresen irabazi-tasak %49tik %76ra handitu ziren.

Bien bitartean, lurraldearen arabera alde handia egon da biztanleriaren txertaketa prozesuan. Gaur egun, diru-sarrera altuak dituzten herrialdeetako biztanleriaren %74ak du txertoaren dosi osoa; diru-sarrera baxuak dituztenen artean, berriz, %23k baino ez.

 


Industria farmazeutikoa kanaletik interesatuko zaizu...
Desikasi daitekeen minaren ondoeza

“Askotan min handia sentitzen nuen oinetan, baina arraroa zen, ez nuelako lotzen kolpe batekin edo lesio batekin, eta ez nuelako identifikatzen nondik zetorren”. Iraia Etxebesteren hitzak dira; duela sei urte azalpenik gabeko mina sentitzen hasi zen oin azpian, eta... [+]


2023-01-18 | Lide Iraola
BioNTech enpresak Twitterri eskatu zion zentsura zitzala Covid-19aren aurkako txerto unibertsalen aldeko mezuak

Farmazia enpresa alemaniarrak hamar mila milioi euro irabazi ditu Covid-19aren aurkako txertoen patenteei esker. Hainbat ikerketak frogatu dute farmazeutiken lobbyek oztopatu dituztela patenteak askatzeko akordioak. BioNTechek sare sozialetako mezuak zentsuratu nahi izan ditu,... [+]


2022-11-09 | ARGIA
Opioideen kontsumo farmakologiko gehiegizkoa eta desegokia

Minari aurre egiteko, opioideen kontsumo farmakologikoa asko handitu dela eta sarri behar baino gehiago eta behar baino epe luzeagoan erabiltzen direla ohartarazi dute adituek. Menpekotasuna eta albo-ondorioak sor ditzakeen pilula errezetatzea baino, osasun baliabideetan eta... [+]


2022-06-21 | Estitxu Eizagirre
Abortatzera doazen emakumeen %85ak nahiago du metodo instrumentala, aldiz, farmakologikoa "inposatzen" ari da industria

Haurdunaldia Eteteko Baimendutako Kliniken Elkarteak ikerketa bat egin du publiko. Beren erabakiaz eta motiboez galdetu die gehienez haurdunaldiko bederatzigarren astean egonik abortatzera joan eta bi metodoak aukeran izan dituzten 1.536 emakumeri. Hauetatik %85,74ak metodo... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


Eguneraketa berriak daude