COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

  • Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022ko abenduaren 20an - 13:18
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

COVID19ren aurkako hamalau milioi txerto inguru iraungi dira Espainiako estatuan 2020ko abenduaren 27an txertaketa kanpaina hasi zenetik aurtengo azaroaren 14ra arte. Gehien iraungi diren dosiak Pfizer-enak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena. Hala aitortu du Sendagaien Espainiako Agentziak (AEMPS gaztelaniazko sigletan), The Objetive atari digitalak egindako gardentasun-eskaerari erantzunez.

Zehazki, 13.870.197 txerto iraungi dira: Pfizer-en 8.226.142 , Modernaren 2.007.220, Novavaxen 1.842.170, Astrazenecaren 1.170.390 eta Janssenen 624.275.

AEMPS-k ez du informatu zaborretara joango diren dosi horiek zenbat kostatu diren. The Objetive-k kalkulatu du 218 milioi euro inguru direla.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.