“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

  •  "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022ko irailaren 15ean - 11:35
COVID-19ari aurre egiteko neurriak hartu ziren Euskal Herrian ere, besteak beste, espazio publikoen desinfekzioa (Argazkia: Dani Blanco)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Oraindik ez gara iritsi, baina pandemiaren amaiera begi bistan dago", adierazi du Tedros Adhanom Ghebreyesus Munduko Osasun Erakundearen (MOE) zuzendari nagusiak. COVID-19 epidemiaren hastapenaz geroztik, hau da, 2020ko martxotik izandako heriotza kopuru ttipiena erregistratu zuten joan den astean.

Bukaerara heltzeko, arrisku taldeen txertaketa, aldagai berrien kontrola eta osasun sistemen hobetzea ezinbestekotzat jo ditu Tedros Adhanom Ghebreyesusek. Horrez gain, herrien arteko harremanetan, frogak eta zaintza neurriak garrantzitsutzat dauzka oraindik ere.

The Lancet aldizkaria, kudeaketan gaizki egin denari so

Paraleloki, COVID-19aren kudeaketari buruzko txostena plazaratu du The Lancet aldizkariak eta ondorioak zabaldu dira nazioarteko komunikabideetan: "desinformazioak" eta "herrialdeen arteko lankidetza ezak" egoera zaildu dute. Astiroegi jardun izana eta pertsona zaurgarriak behar bezala zaindu ez izana deitoratzen dituzte txostenean, zehaztuz heriotza asko saihesten ahalko zirela. Txostenaren egileen arabera, MOEk COVID-19a berandu izendatu zuen pandemia, eta berandu aitortu zuen birusa aire bidez kutsatzen zela.

Munduko 28 adituren iritziak eta analisiak jaso dituzte txostena egiteko.


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.