Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan, adibidez.
Espainiako Osasun Ministerioko iturriek baieztatu dutenez, asteartean onartu dute osasun-zentroetan, ospitaleetan, farmazietan eta zentro soziosanitarioetan musukoak erabiltzeko betebeharraren amaiera ematen duen Errege-dekretua. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean sartuko da indarrean, beraz, asteazkenean izatea aurreikusten da.
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzean, beraz, musukoa derrigorrezko izatetik gomendioa izatera pasako da. Hala ere, zenbait osasun-gunetan beharrezkoa izaten jarraituko du, hala nola zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza-geletan edo larrialdietan.
Osasun Alerta eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko adituen txosten teknikoa aztertu ondoren hartu da erabakia, eta honekin, hiru urte baino gehiago iraun duten pandemiaren ondorioz ezarritako murrizketa guztiak amaituko dira Hego Euskal Herrian.
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.