Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

  • Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


2023ko urtarrilaren 26an - 14:12
Azken eguneraketa: 17:57
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Egun horretatik aurrera, beraz, Hego Euskal Herrian ez da derrigorrezkoa izango maskararik eramatea, bai ordea osasun eremuko eraikinetan, izan osasun-zentro, erietxe edo zentro soziosanitarioetan, esate batera, optiketan, farmazietan edo hortz-kliniketan.

Azken asteotan Espainiako Gobernuak presio ugari jaso ditu garraioan debeku hori bertan behera uzteko, eta agintariek iragarria zuten laster onartuko zela. Horrez gain, neurriaren eraginkortasuna ere oso zalantzan jarri izan da azkenotan, bereziki gero eta herritar gehiagok muzin egin diolako maskara eramateari edo bestela gaizki jarrita eramaten delako.

Litekeena da datozen asteetan farmazietarako debekua kentzea, baina Dariasek ministroak ostegun honetan adierazi duenez, “joan gaitezen apurka”. Duela urtebete altxatu zen kanpoan maskara eramateko derrigorra, otsailaren 10ean, eta bi hilabete geroago, apirilaren 20an, barrualdetan eramateko derrigorra kendu zen.


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...