“Bizitzeko gutxieneko errenta ez da iritsiko muturreko pobrezian daudenengana ere”

  • Diru sarrera aldetik baldintzak betetzen dituzten herritar askok ez dutela Espainiako Gobernuak onartutako errenta jasotzerik izango eta 462 eurok ez duela inor miseriatik ateratzen adierazi du Bazterkeriaren Aurkako Argilan-ESK plataformak.


2020ko ekainaren 1ean - 07:31
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako Gobernuak onartu duen Bizitzeko Gutxieneko Errentak ez duela inondik ere pobrezia gainditzerik lortuko salatu du Bazterkeriaren Aurkako Argilan-ESK plataformak. Hori jaso ezinik geratuko dira diru sarrera aldetik jasotzeko baldintzak betetzen dituen herritar asko: 21 urtez beherakoak, paperik gabekoak eta "baldintza amaigabe eta konplexuen ondorioz" errenta hau onartuko ez zaienak. "Errenta ez da iritsiko muturreko pobrezia egoeran dauden pertsonengana ere" adierazi dute.

462 euro hilean bizitzeko "ez da nahikoa pobreziaren kontra"

Bizitzeko Gutxieneko errenta 462 eurokoa izango da bakarrik bizi den pertsona batentzat. "462 eurok ez dute inor miseriatik aterako, ezta bizimodu prekariotik ere. Hilean 462 eurorekin agintari txarren kontzientzia lasaitzen dute, eta horrela, beren buruari esaten diote jendea, behintzat, ez dela gosez hilko".

Aurreiritziak ereiten: "Pobrezia eta kriminalitatearen arteko lotura indartuko du"

Bazterkeriaren Aurkako Argilan-ESK plataformak, adierazi du Espainiako Gobernuak onartu duen Bizitzeko Gutxieneko Errentak "pobrezia eta kriminalitatearen arteko lotura indartu" egiten duela. Izan ere, kontrol-neurri andana ekarriko du berarekin: "Neurri horiek ikusita, badirudi uste dutela pobreek iruzur eginez gozatzen dutela, zerga-ihesa gogor praktikatzen duten eta maskarak eta arnasgailuak ematen dituzten gizon handi horiek ez bezala".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude