Hidroxiklorokinarekin egiten ari zen proba medikuak baztertu ditu OMEk

  • Koronabirusarentzako tratamendu posible bat izatetik, heriotza tasa igotzera pasatu da sendagaia. Malariarentzako erabiltzen den sendagai batean oinarrituta, martxoan egin zituzten lehen probak Marseillan, eta ordutik beste zenbait herrialdetan ekin dituzte sendagaiarekin ikerketak.

Hidroxiklorokina pastillak. Argazkia: Stat.

2020ko maiatzaren 26an - 10:14
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

The Lancet aldizkari espezializatuak kaleratutako ikerketa batek adierazi du hidroxiklorokina hartu duten COVID-19dun gaixoen artean heriotza-tasa altuagoa izan dela. Ikerketa hori hartu du oinarritzat OMEko zuzendari orokor Tedros Adhanom Ghebreyesusek botikarekin egiten ari ziren ikerketa aldi baterako geldiarazteko.

“Badaezpadako neurriak” direla adierazi du Michael Ryanek, OMEko larrialdietako buruak. Harago joan da Osasunaren Erakunde Panamerikarra (OPS), maiatzean kaleratutako txosten batean adierazi baitu sendagaiari egin zaizkion proba medikuek ez dutela frogatu COVID-19aren aurka balio dezakeenik.

Automedikazioa saihesteko eskatu zien bere eremuko herrialdeetako gobernuei, izan ere, “klorokina edo hidroxiklorokina gomendiorik gabe erabiltzeak eragin kaltegarriak izan ditzake, gaixotasun larriak edo heriotza eragiteraino”.

Gomendio hori Donald Trumpek automedikatu egiten dela adieraztearekin batera argitaratu da. Bi asteko tratamendua egin duela adierazi du AEBetako presidenteak, prebentzio bezala. Etxe Zuriko medikuaren baimena duela adierazi du, munduko zenbait osasun erakunde horren erabileraren aurka agertu badira ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!