Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi zenetik inoizko COVID kasu gehien ditu herrialdeak, eta, agintarien esanetan, neurriak kenduz gero milioika pertsona hilko lirateke.
Txinan herritarrak gero eta indar handiagoz ari dira protestan. Zero COVID politikarekin haserre, Xi Jinping agintariaren aurkako mezuak plazaratzen ari dira, aspaldiko urteetako protestarik jendetsuenetan. Urumqi hirian, Txina ipar mendebaldean, sute bat izan zen azaroaren 24an, eta bertan itxialdian zeudenez, hamar lagun hil ziren.
Gertakari horrek herritarrak areago sutu ditu, eta asteburuan hiri nagusietan kalera atera dira, Pekinen ez ezik Shanghain, Nanjingen eta Wuhanen ere bai. Gobernuak koronabirusaren aurrean hartu dituen neurriak kentzeko eskatzen dute, batik bat kalte ekonomikoak nahiz psikologikoak eragin dituelako. Orri zuriak erakusten dituzte manifestariek, Xiren gobernuaren “zentsura” salatzeko, eta protestaren sinbolo bilakatu dira. Nazioartean zabaldu da mezua Alderdi Komunistaren gainbehera izango ote den, baina adituek ezeztatu egin dute hori.
Poliziaren errepresioa gaitzetsi dute manifestariek zein nazioarteko hainbat hedabidek. Tartean, BBC Erresuma Batuko kateak salatu du euren kazetari bat zazpi orduz izan dutela atxilo, eta haren arabera, poliziek kolpatu egin dute.
Txinak zero COVID estrategia hautatu zuen birusa “ahalik eta azkarren” desagerrarazteko, eta horretarako itxialdi zorrotzak eta kontrol neurri gogorrak ezarri dituzte. Kutsatze bat dagoen aldiro, inguruko milaka lagun konfinatzera behartzen dituzte, asteetarako, askotan; herri osoak ere ixten dituzte. Esaterako, deigarria izan da munduko iPhone fabrikarik handienean 200.000 langile konfinatuta egon direla, fabrika itxi dutelako dozena bat kutsatze atzemandakoan.
Gobernuak estrategia hori babesten segitzen du, esanez bestela milioika pertsona hilko liratekeela, baina herritarrek ezin dute gehiago jasan. Aipatzekoa da Txinan inoizko kutsatze daturik okerrenak dituztela pandemia hasi zenetik. Ia bi milioi lagun daude itxialdian.
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Zuzenean, askok, edo geroago ehunka milioik ikusi ahal izan duten irailaren 3ko Pekineko desfile militar erraldoiak bazuen, bai horixe, mezua. Halako guztiek bezala, esan genezake. Antolatzaileen borondateaz harago doazen mezuak, batzuetan. Mezu horiek zein eta norentzat ziren... [+]
Alaskan nahiz Etxe Zurian egindako bilkurek sortzen duten harrabotsaren parekorik ez du piztu. Eta protagonistek ere hala nahiago, esango nuke. Baina begien bistako garrantzia du Asiako bi potentzia nagusientzat eta, zeharbidez, kontinente osorako: Txinako Kanpo-arazoetako... [+]
153 orrialdeko txosten bat kaleratu du parlamentuak. AEBak ez ditu apenas zuzenean aipatu, baina horretarako "ikuspegi atlantista" terminoa erabili du: "Europak darabilen ikuspegi horrek gerra-komertziala ekarri du Europaren eta Txinaren artean, ageriko kalte eta... [+]
Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]
Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]
Ezer geratu bada argi pasa den astean Londresen Txinako eta AEBetako merkataritza-arduradunen artean adostu zuten “esparru-akordioan” (batek daki zer esan nahi duen zehazki esamoldeak; “Genevako akordioari buruzko akordioa” dela diote batzuek), hauxe izan... [+]
Akordioa asteazkenean sartuko da indarrean. Haren ondorioz, AEBek %30eraino jaitsiko die ordaindu beharreko muga zerga produktu txinatarrei, eta Txinak %10eraino estatubatuarrei.
Txinako Shanxi probintzian, Tang dinastiako hilobi batean, hildakoen eguneroko bizitzako eszenak irudikatzen dituzten pinturak topatu dituzte. Eszena horietako batean gizonezko ilehori bat agertzen da. Ilearen koloreari eta aurpegierari erreparatuta, hilobia aztertu duten... [+]
Yanis Varoufakis-ek DiEM25 mugimenduaren Youtubeko kanalean elkarrizketatu du Columbiako Unibertsitateko Jeffrey Sachs irakaslea. Horrek azaldu du nazioarteko politikan Amerikako Estatu Batuek pokerrean jokatzen dutela, Errusiak xakean eta txinatarrek Go jokoan. Azken hori... [+]
Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.
2021etik 2025era isuriak %15ean murriztu behar zituen industriak. Ursula Von Der Leyenek automobilgintzaren sektorearen eskutik ekintza plan bat aurkeztuko du martxoaren 5ean. Oraindik erabakia hartua ez badago ere, Europar Batasunak sektorearen eskaerak onartuko dituela diote... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Otsailaren 17an Txinako Alderdi Komunistaren arduradun gorenak bildu ziren bertako enpresa pribatu handienen zuzendari nagusiekin. Ez da ohikoa aldi eta areto berberean Huawei, BYD, New Hope, Tencent, SWSC, Yushu, Xiaomi edo DeepSeek bezalako konpainien nagusi gorenak bilduta... [+]