Zer baimenduko du hirugarren faseak?

  • Ez da ordutegirik izango, ezta 70 urtetik gorakoentzat ere. Eguneko udalekuak egin ahal izango dira. Bildu daitekeen jende kopuruak gora egingo du oro har.


2020ko maiatzaren 31n - 17:06
Argazkia: Dani Blanco.

Ekainaren 8an aurreikusten da sartuko dela Hego Euskal Herria hirugarren fasean. Larunbatean Estatuko Aldizkari Ofizialak fase horren ezaugarriak argitaratu ditu. Dena dela, erkidegoen esku egongo da ezaugarri horien zehaztapena.

Zaharrak eta gazteak

Ordutegi guztiak desagertuko dira hurrengo fasean, beraz 70 urtetik gorako pertsonek ez dute izango kaleratzeko ordu mugarik. Edonola dela, dekretuak eskatzen du talde zaurgarriekin segurtasun neurriak estu jarraitzea. Haur eta gazteei dagokienez, egun berean hasi eta bukatzen diren jarduerak baimenduko dira espazio itxi zein irekietan. Eguneko udalekuak egin ahal izango dira. Espazio irekiek ohiko edukieraren erdia eta 200 pertsona izango dituzte muga; espazio itxiek edukieraren herena, eta 80 pertsona. Hamarreko taldeak osatu beharko dituzte haurrek, jardueretan horiek mantentzea gomendatuz.

Kaleak eta lokalak

Etxeetan zein kalean elkartu daitekeen jende kopurua hamabostetik hogeira igoko da. Taberna eta jatetxeak edukieraren erdiraino bete ahal izango dira, eta terrazak %75eraino. Tabernetako barrak erabili ahal izango dira bi metroko segurtasun distantzia bermatuta, baina gaueko tabernek eta diskotekek itxita jarraituko dute. Aire zabalean egiten diren jarduera kulturaletarako, musik kontzertuak barne, 800 pertsona izango da muga, edo edukieraren erdia. Museoek, zinemek edo antzokiek edukieraren erdia erabili ahal izango dute.

Hiletak

Espazio itxietan egiten diren hiletetan gehienez ere 25 pertsona batu ahal izango dira, eta 50 espazio irekian egiten badira. Probintzia batetik bestera mugitzeko debekua mantendu egingo da oro har, baina EAEren kasuan unitatea erkidegoa izango da.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude