Piztu Ezazu Argia 970x90

Insumisioa. 20 urte desobeditzen

Dokumental honek Estatu espainiarreko azken garaietako antimilitarismoaren eta kontzientzia-eragozpenaren historia erakusten du. Francoren diktaduraren azken urteetatik gaur arteko epea azaltzen da. Insumisioaren kanpaina du ardatz, izan ere, milaka gaztek egin zioten uko ejertzitoari gizarte desmilitarizatu bat eraikitzeko helburuarekin, baita kartzela zigorrak beren gain hartuz ere. Azken urteotan Gobernuak talde antimilitaristak desmobilizatzeko ahalegin ugari egin ditu. Baina estrategia zibil ezbiolentoaren ekimenak gizartean sakon sartzea lortu du, eta emaitza oparoa izan du. Gaur egun mugimenduaren ikur diren hainbat ekintza biltzen ditu dokumentalak, eta nazioartean ere aitortu zaion berezko estiloa sortu dute. Lan antimilitaristak oraindik dirau: derrigorrezko soldadutza bukaraztea dibertigarria izan bazen, ejertzitoa deuseztatzea itzelezko jaia izango da!

2011 // 25min
Egilea: Raúl Fdez. de Pinedo
Ekoizlea: Bakearen Etxea, KEM-MOC
Banatzailea: Eguzki Bideoak

 

Data: 2012-11-05

 

Facebook  Twitter  Delicious  Digg 

Babeslea

Bizkaiko Foru Aldundia-ZIO

Multimedia Bilaketa

Elkarrizketak Erreportajeak Diaporamak
Ekitaldiak Film laburrak Dokumentalak
Beranduegi Bereziak Solasaldiak
Galeriak Damutuko zaizu(t)e Guztiak

irudia Beranduegi (92. saioa)

92. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka...

irudia Pornoa VS egiazko sexua

Noizbait film pornorik ikusi baduzu, eta inoiz larrutan egin izan baduzu, oso ondo jakingo...

irudia Beranduegi (83. saioa)

83. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka...

irudia Hormetako mintzaira

80ko hamarkada amaieran Gasteizen lehen graffitiak egiten hasi zirenetik, Euskal Herriko...

irudia Xilaba - Odei Barroso eta Maddi Sarasua finalaren atarian

Datorren larunbatean jokatuko da III. Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarreko (Xilaba)...

Lizentzia

Multimedia kanalean dauden ARGIAk sortutako edukiak Creative Commons lizentziapean daude. Lan hauek kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean heda ditzakezu, beti ere lanaren egiletza aitortzen baduzu.


Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys