Uztailaren 14an, Espainiako eta Frantziako gizoneko futbol selekzioen arteko norgehiagoka baliatuta, eta Frantziako Estatuko jaiegun nazional ofizialean, kirol guztietan euskal selekzioa izatearen aldeko mobilizazioa egin dute ehunka lagunek, Irun eta Hendaia batzen dituen Etorbideko Zubian. "Hau da gure herria, hau da gure selekzioa, hauek gure koloreak", aldarrikatu dute.

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...