Ongi etorri errefuxiatuak eta BDZ Arabak azaroaren 9an, Harresirik Gabeko Nazioarteko Egunean, munduko harresiak eta Palestinako genozidioa salatu zituzten Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan. Eusko Jaurlaritzak herritarrek parte hartzeko prestatutako horma batean egin zuten ekintza. Ekintzaileek salatu dute Udaltzaingoak hainbat kide identifikatu zituela eta “prepotentziaz” jokatu zuela.

⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin