Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Zohardia
2023-11-17

2014ko azaroaren 20an 25 urte bete ziren Josu Muguruza HBko diputatua tiroz hil zutela Madrilen. Urteurren horren harira, haren bizitzari buruzko dokumentala osatu zuten.

Josu Muguruza Bilboko Errekalde auzoan jaio zen. ASKko militantea, errefuxiatua Ipar Euskal Herrian, erbestean egondako denboran AEKko irakasle izan zen Baionan. Egin egunkariko korrespontsala izan zen, astero zutabe bat idazten hasi zen, Zohardia ezizena erabilita.

Ipar Euskal Herrian sei urtez bizi izan eta gero, 1987an Frantziako Poliziak atxilotu eta Espainiara eraman eta espetxeratu zuten. Hilabete gutxiren buruan libre utzi zuten. Ondoren, Herri Batasuneko mahai nazionalean parte hartu zuen eta Egin egunkarian politika kronikak idazten hasi zen "Iratzar" ezizenarekin. Aljerko elkarrizketen prestaketan jardun zuenetako kideetako bat izan zen.

1984ko azaroan Tasio Erkizia ordezkatu zuen Madrilgo gorteetan diputatu moduan. 1989ko azaroaren 20an, Madrilgo Alcala Hotelean bere alderdiko beste kide batzuekin (Itziar Aizpurua, Iñaki Esnaola eta Jon Idigoras) parlamentuko lana prestatzen ziharduela, bi lagunek tiro egin zioten eta hil egin zuten.

Zuzendariak: Lander Iruin eta Markel Andia
Euskarazko azpidatziak: ARGIA