Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Gure Boliviarekiko zor ekologikoa
2011-01-01

Iparraldeko herriok, herri kontsumitzaile amorratuak, Hegoaldeko herrietatik baliabide ugari behar dugu. Hauen ustiapenaren eragina, gizarte eta ingurumenean guk eurekiko dugun zor ekologikoaren parte bat osatzen du. Euskal Herrian erregaien menpekotasun handia dugu. Ekologistak Martxaneko ekitzaile talde bat Boliviara abiatu zen Repsol YPF bezalako trasnazionalaren eraginak eta han sortutako zor ekologikoa ezagutu asmoz. Repsol YPF Latinoamerika osoan zehar hedatu da akzio erosketa, aktiboen aldaketa eta pribatizazio bortitzen bidez. Kontrol maila eskasak eta zerga baxuak direla-eta, etekin ekonomiko handiak lortzen ditu. Petrolera honek korporazio handien estrategiak ondo ikasi ditu jendea(nekazariak eta indigenak) erakarri, engainatu edota isilarazteko. Dena den, Repsolek sortutako kalteei aurre egiteko sortutako erresistentziak gero eta sendoagoak dira. Egun Bolivia, aldaketa prozesuan sartuta dago, gizarte, energia eta ekonomia eredu berri bat proposatuz, suntsitzen ari garen planeta hau biziraun ahal izateko.

[2010, 21 min]
Zuzendaria: Josu Manzaneda
Ekoizlea: Ekologistak Martxan

Egilea(k):
Josu Manzaneda