Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Aulkien kulunka
2018-04-27

Tolosako Udaberri Dantza Taldearen 60. urteurrenerako sortutako ikus-entzunezkoa da honakoa. Taldea osatu eta elikatu duten 6 belaunaldietako kideak dira protagonista, eta haien bizipenek gidatuko dute dokumentaleko haria, 43 elkarrizketatan barrena. Aulkien kulunka ondare izateko sortu zen, sei hamarkadatako historia nonbait gordetzeko. 

Sinopsia

Txikiak, handiak, arinak, egur sendoz eginak. Mende zaharreko estetiken jarraitzaileak, hiru hankakoak edo laukoak. Diseinu abangoardistena dutenak. Edo bi estilo bateratzen dituztenak. Ia amaigabea da aulki moten zerrenda, eta horrela, eserita, ikusten dira denbora eta mundua; eta gainerako aulki guztiak. Horrela urdintzen zaigu ilea eta zimurtzen azala: bizipen eta oroitzapenen pisuaz. Eta, iragandako uneen baimenarekin, etortzeko daudenei begira uzkurtzen zaigu bihotza, aulkien kulunkan.

  • Iraupena: 51 minutu
  • Zuzendaria: Juan Urretavizcaya
  • Sorkuntza taldea: Josu Artutxa, Iñigo Azkue, Irati Hartsuaga, Josu Lizarralde, Oinatz Martinez, Itzea Urkizu
  • Musika: Ander Zubillaga