Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonak armairutik nola atera ziren kontatzen dute, baita euren orientazio sexualak eta genero identitateak euren bizitzan zer-nolako eragina izan zuten ere.
Ondokoak dira protagonistak: Beñat Olea komikigilea, Aitzole Araneta sexologoa, Klaudio Landa telebista aurkezlea, June Fernandez kazetaria, Iñigo Iturrate Euskalduna jauregiko zuzendaria, Aketza Lopez aktorea, Mikele Grande editorea, Kimetz Etxabe aktorea, La Otxoa artista eta Iratxe Urkiaga aktorea.
Ekoizpena: EiTB Media
Zuzendaria: Lorez Perez de Albeniz
Errealizazioa: Jose Novo
Produkzioa: Laura Amaro
Urtea: 2025