Bilboko Kafe Antzokiak ateak zabaldu zituen, euskararen arnasgunea Bilboren bihotzean

Duela
31
urte

1995eko abenduaren 15ean,

Bilboko Kafe Antzokiak ateak zabaldu zituen, euskararen arnasgunea Bilboren bihotzean. Euskara irakasten ari zen talde batek abiatu zuen proiektua, euren ikasleek ikasgelatik kanpo euskarazko harremanak eta aisialdia izateko zituzten aukera urritasunak bultzatuta. San Vicente zinema aretoa izandako lokala zaharberritu zuten, Bilboko euskaldunen topagunea izateko bokazioz sortutako Kafe Antzokiari bide emateko, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoan lagunduko zuen ostalaritza proiektuak lagunduta. Egun, Gabriel Aresti euskaltegia, Bilbo Hiria irratiaren egoitza, jatetxea eta erabilera anitzeko aretoa dauzka, eta erreferentzia da Euskal Herrian zuzeneko musikari dagokionez.

Iturria:

Kafe Antzokia, Kafe Antzokiari buruz.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...