1525eko abenduaren 13an,
Nafarroako Henrike II.a erregeak kartzelatik ihes egin zuen Pavian, Italian. Gauez, bere logelako sabaian egindako zulo batetik irten eta erositako guardia batek utzitako eskailera baten bidez kanpoan zain zituen bere gizonekin elkartzea lortu zuen.
Noain (1521) eta Amaiurreko (1522) porroten ostean, Nafarroa Garaia guztiz konkistatuta zuten gaztelarrek, baina oraindik Nafarroa Beherea eta Pirinioen iparraldera zeuden lurraldeen burujabetza mantentzen zituen. Bere aliatua zen Frantziako errege Frantzisko I.arekin batera Italiako gerran parte hartu zuen Hernike II.ak, Karlos V.a enperadorearen armada germaniar-espainiarren aurka, baina galdu eta bi erregeak preso hartu zituzten. Gaurko egunez, ihes egin zuen.
Iturria:
Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525) (Txalaparta).