Negu Gorriak taldeak lehen kontzertua eman zuen Herrera de la Manchako espetxearen aurrean

Duela
36
urte

1990ko abenduaren 29an,

Negu Gorriak taldeak lehen kontzertua eman zuen Herrera de la Manchako espetxearen aurrean. Urtero Madrileko espetxera euskal presoei elkartasuna helarazi eta dispertsioa salatzeko antolatzen zen martxan izan zen. Fermin eta Iñigo Muguruza anaiak, Kaki Arkarazo eta Mikel Kazalis igo ziren oholtzara, ekainean argitaratutako lehen diskoko kantak lehen aldiz jendaurrean defendatzera.

Emanaldia bideoan grabatu eta VHSan argitaratu zuten, salmenten irabaziak Amnistiaren Aldeko Batzordeei emateko. Kortaturen arrakastaren ostean musikalki eremu berriak esploratzeko asmoz hasi zuten taldea, eta Euskal Herriko talde arrakastatsuenetako bat izatera iritsi ziren.

Kontzertuaren bideoa hemen azpian.

 

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin