Korsikako Festa Nazionala ospatu zuten lehen aldiz

Duela
291
urte

1735eko abenduaren 8an,

Korsikako Festa Nazionala ospatu zuten lehen aldiz. 1735eko urtarrilean Genovatik bereiztea lortu eta gero, amabirjinari babesa eskatu zioten, eta horregatik Andre Mariaren Sortze Garbiaren eguna hautatu zuten Korsikaren egun bezala. 1729an hasi zuten korsikarrek genovarrak irlatik kanporatzeko altxamendua. Genovak Frantzia eta Austriaren laguntza izan zuen arren, ezin izan zituen korsikarrak garaitu. Frantziak irla 1769an konkistatu zuen, eta 1789ko Iraultza ostean laikotasuna ezartzean, Korsikaren izaera katolikoa eta amabirjina gurtzea identitate nazionalaren berrespen gisa ulertu zuten askok.

Iturria:

8 décembre : la fête nationale des Corses (BiblioMonde)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.